26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

70 Erroreak detektatzeko eta zuzentzeko teknikak

estatistika erabili dituzte bilaketa-galderak zuzentzeko. Milioika pertsonek

egindako kontsulten log-ak aztertuta (bilatzaile batek jasotako bilaketa-galderen

histogramak), hitz baten baliagarritasuna neurtzen dute. Horretarako,

sarrerako galdera tokenizatu egiten dute. Ondoren, token bakoitzari oso era

zehatz eta formalean definitu duten edizio-funtzio bat eta atalase funtzio

batzuk aplikatzen dizkiote, aldaera posible batzuk lortuz. Aldaera horiekin

osatutako hitz-zerrendak, bilaketa-galderen logetan bilatzen dira, bertako

maiztasuna kontuan hartuta. Bilaketa-galdera maiztasunaren arabera ordenatutako

aldaeren zerrendan goiko postuetan agertzen bada, ongi idatzita

dagoela suposatzen dute. Bestela, zerrendaren behealdean badago, gaizki

idatzia egongo da, baina dagokion zuzenketa zerrendaren hasieran egongo

da. Esperimentu honetan, ordain zuzenen % 85,5eko zuzentasuna lortzen

dute, % 88,4ko doitasuna eta % 85,4ko estaldura.

III.3.2 Gramatika

Azterketa bibliografikoan gainbegiratutako lan gehienetan gramatika-mailako

zuzenketa errorea detektatu ondoren egiten dela ikusi dugu. Hala ere,

detekziorik gabeko zuzenketa egiten duten lanak ere topatu ditugu. Azkeneko

moduko zuzenketa egiten da adibidez, Mitjushin-en (1996) lanean. Esaldi

erroredunari ezin zaionean egitura sintaktikorik egokitu, esaldia eta analisi-

-zuhaitza aldatu egiten dira, analisi bat lortzea posible den arte. Lortutako

esaldi-aldaerak, abiapuntutzat hartutako esaldiaren zuzenketa posibletzat

jotzen dira. Hori egin daiteke, gertatutako erroreak identifikatu gabe.

Hurbilpen hori baino ohikoagoa da, behin errorea detektatu dela, errorearen

parte diren esaldiko osagaiak zuzentzea. Adibidez, komunztadura-

-erroreetan, esaldi osoa zuzendu beharrean, komunztatzen ez duten osagaien

zuzenketara jotzen da. Osagai horien ordain zuzenak lortu ondoren, bi osagai

berrien arteko egokitasuna aztertu beharko litzateke, behin eta berriro,

errorea desagertzen den arte. Ordain zuzenak lortzeko erabili daitezkeen teknikak,

hitz-mailako zuzenketak lortzeko erabiltzen diren teknika berberak

dira. Aipatutakoez gain, honakoak ere topatu ditugu:

Bustamante eta Leónen lanean (1996) analisia-transferentzia-sintesia ziklo

bat erabiltzen da zuzenketa egiteko. Informazio okerra duten egitura linguistikoak

zuzen moduan definitu den gaztelerara transferitzen dira itzulpen

automatikoko tekniken antza duen teknika bat erabiliz.

Bender et al. (2004) lanean linguistikoki okerrak diren karaktere-kateak

ongi eratutako adierazpen semantikoekin parekatzen dira. Adierazpen

semantikoetatik abiatuta, erroreari buruzko diagnosia egin daiteke, baita

erroreei dagozkien ordezko zuzenak sortu ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!