26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

50 Erroreak detektatzeko eta zuzentzeko teknikak

egoera-makinak, erregela-sistema formalak, analisi logikoa, probabilitatearen

teoria eta ikasketa automatikoan oinarritutako erremintak dira.

Egoera-makinak eta erregela-sistema formalak fonologiako, morfologiako

eta sintaxiko ezagutza lantzeko tresna nagusiak dira. Sintaxian duten

erabilera III.2.1.2 atalean aztertuko dugu.

Semantika, pragmatika eta diskurtsoarekin lan egitean erabiltzen den

eredu formala analisi logikoa da normalean, baina eremu hauek gure helburuetatik

kanpo geratzen dira.

Probabilitatea da aitatu dugun azken eredu formala. Probabilitatearen

erabilera nagusia anbiguotasun-arazoak ebaztea da eta LNPko arazo gehienak

“sarrera (input ingelesez) anbiguo batentzako N aukera emanda, probabilitate

handienekoa aukeratu” moduan definitu daitezkeenez, oso erabilia

da. Ikasketa automatikoarekin oso lotuta dago probabilitatea. Bi eredu hauek

III.2.2 atalean aztertuko ditugu.

Tekniken eredu formalak aztertu ondoren, oinarrian erabiltzen duten informazio

mota irizpide hartuta, honako sailkapena egin dugu:

1. Hizkuntza-ezagutzan oinarritutako teknikak.

2. Corpusetan oinarritutako teknikak.

Hizkuntza-ezagutzan oinarritutako teknikek, teknika sinboliko izena ere

jasotzen dute. Metodo sinbolikoak honela definitzen dira (Dale, 2000) lanean:

“symbolic methods —where knowledge about language is explicitly

encoded in rules or other forms of representation— ”. Hau da, teknika sinbolikoetan

hizkuntzari buruzko ezagutza erregeletan edo beste adierazpideetan

kodetzen da modu esplizituan. Teknika sinbolikoak oso erabiliak izan dira

azken 40 urteetan, baina mundu errealeko arazoei aplikatzen zaizkienean

hedagarritasunaren arazoa dute.

Arazo honen aurrean, azken 10 edo 15 urteotan corpusetan oinarritutako

teknikek edo teknika enpirikoek hazkunde izugarria izan dute. Horietan,

datu kopuru oso handiak erabiltzen dira (LNPren kasuan corpusak), eta

horiekin batera, estatistikaren inguruko prozedurak. Ezagutza testuetatik

automatikoki erauzi egiten da, erregeletan eskuz kodetu beharrean.

Gaur egun, giza-hizkuntzaren prozesamenduaren gakoa teknika sinboliko

eta enpirikoen konbinazio egokian dagoela onartzen dute ikertzaile gehienek.

III.1 taulan, hizkuntza-ezagutzan oinarritutako tekniken (sinbolikoak)

eta corpusetan oinarritutako tekniken (enpirikoak) arteko desberdintasun

nagusienak adierazten saiatu gara:

Metodo sinbolikoak erabiltzen dituzten teknikak hurrengo atalean aztertuko

ditugu (III.2.1). Enpirikoak, berriz, III.2.2 atalerako utzi ditugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!