26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

28 Erroreak, corpusak, sailkapena eta ebaluazioa

Zuzenketa

Zuzenketa kontzeptua dagoeneko azaldu dugu eta III.2.1.1 atalean berriro

ere landuko dugu zuzenketarako teknikak azaltzen ditugunean. Hala ere,

zenbait ideia aipatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Egiaztatzaile eta zuzentzaile

automatikoek ezezaguna eta, beraz, seguraski okerra den hitz bat

markatzen dutenean, hitza zuzendu ahal izateko proposamen zerrenda eman

ohi dute. Gehienetan, ordain zuzenen zerrendan azaltzen den lehen hitz-forma

probabilitate handienarekin gerta daitekeena izaten da. Beste batzuetan

ez da izaten inolako ordenarik proposamenen artean. Proposamenen arteko

ordena egokia ipintzea ez da berehalako lana eta horretarako, fonologia,

morfologia eta testuinguruan oinarritutako zenbait teknika erabiltzen dira

(ikus III.3.1 atala).

Zuzenketaren inguruan kontuan hartu behar diren zenbait puntu aipatuko

ditugu jarraian, horretarako adibideak erabiliz:

• Errore bat zuzentzeak beste errore baten sorkuntza eragin dezake:

(5) *Hango [jende guztiek] dakite lurrikara denean zer egin.

Esaldi honetan *jende guztiek zatiaren barnean komunztadura-errore

bat topa dezakegu. Zehazkiago, numero singularra berezkoa duen jende

hitzak ez du plurala duen guztiek hitzarekin komunztatzen. Errore

hau modu bakarrean zuzen daiteke, guztiek hitza numero singularrean

deklinatuz, eta ondorioz, jende guztiak sintagma sortuz.

Errorea zuzentzeak beste errore baten sorkuntza dakarkigu.

(6) *Hango jende [guztiak dakite] lurrikara denean zer egin.

Lehenago zuzena zen sintagma (guztiek dakite) orain okerra da (*guztiak

dakite).

Ondorio moduan esan dezakegu, erroreak zuzentzean sortzen den egitura

behin eta berriro analizatu behar dela errore gehiagoren bila.

Ziklo bat sortu behar da zuzenketa bakoitzaren ondoren erroreen bilaketa

berriro egiteko. Detekzio-zuzenketa zikloa ez da amaituko azken

egitura guztiz zuzena den arte. Zikloko iterazio bakoitzean ahalik eta

errore gehien detektatzea eta zuzentzea komeni da, ziklo eta analisi

gutxiago behar izateko, eta ondorioz, zuzenketa azkarragoa egiteko.

• Automatikoki sortutako lehen zuzenketak, ez du zertan egokiena izan:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!