26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV.2 Errepresentazioa: XML bidezko anotazio-amarauna 101

IXA taldean markaketarako eskema banatua deritzona erabiltzea erabaki

dugu. Eskema banatua edozein informazio linguistiko edo egitura adierazteko

gai da elementu gutxi batzuk erabilita. Eredu banatuan (ingelesez

stand-off, sparse edo distributed annotation) informazio linguistikoa sarrerako

testutik aparteko dokumentuetan jasotzen da, eta testuaren eta analisiak

gordetzen dituzten dokumentuen artean estekak ezartzen dira.

Analisi-katean azaldu dugun tresna bakoitzaren irteera XML dokumentu

ezberdinekin osatuta dagoenez, anotazio-amaraun batekin lanean ari garela

esan dezakegu. Amaraunean dokumentu mota hauek topa ditzakegu:

• Aingurak: elementu hauek sarrerako testuetan topa daitezkeen elementu

fisikoak (offset 18 adierazpenak edo xptr 19 adierazpenak), aurreko

anotazio-prozesuen ondorio diren elementuak (morfemak, unitate bakarreko

eta unitate anitzeko tokenak, kateak. ..) eta azken hauen interpretazio

linguistikoak dira. Testu-aingurak tokenizatu ondoren edo

hitz anitzeko unitateak identifikatu ondoren lortutako elementuak dira.

Interpretazio-aingurak, berriz, anotazio-elementuak edo aingura bereziak

dira (informazio linguistikoa gehitu ahal izateko sortutako elementuak).

Aingura bereziek aurreko prozesuetan sortutako interpretazio-

-identifikadoreen arteko bildura (join 20 TEIn) moduan lan egiten dute.

Hauen artean hitz sekuentziak, sintagmak eta aditz-kateak, aingura

berezi moduan sailka ditzakegu. Egiturazko anbiguotasuna teilakatzen

diren ainguren bidez adierazten da.

• Anotazio-estekak: aingurak eta dagozkien analisiak lotzen dituzte anotazio-estekek.

Anbiguotasuna esteka hauen bidez adierazten da, aingura

bati hainbat interpretazio-analisi lotzea posiblea baita. Desanbiguaziorako,

hauetako esteka bat zuzen moduan markatzea eta gainontzekoak

oker moduan markatzea nahikoa da.

• Informazio linguistikoa: ezaugarri-egitura motatuak erabiltzen dira analisi-prozesuaren

ondorioz sortutako mota ezberdinetako informazio linguistikoa

biltegiratzeko. Adibidez, segmentazio morfologikoaren edo

lematizazioaren emaitza modu honetan gordetzen da.

18

Offset: denborazko edo lekuzko adierazpen erlatibo baten partea da. Adierazpeneko

bi daten, edo bi denboren edo bi lekuren arteko desplazamendua eta noranzkoa adierazten

ditu. IXA taldean, tokenen arteko karaktere-desplazamendua adierazteko erabiltzen da.

19

xptr edo erakusle hedatua: uneko dokumentu bateko edo kanpoko dokumentu bateko

kokaleku batera erakusle bat definitzen du.

20

Join: zatitua egon daitekeen testu-zatia adierazten du, bera osatzen duten osagaiei

(jarraituak edo ez-jarraituak) erreferentzia eginez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!