26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

222 Saroi

Eskaera horiek aurrera eramateko ezaugarri anitz hartu behar dira kontuan.

Besteak beste, helburu zehatz bakoitzerako zein corpus den egokien

(tamaina, domeinua...), anotazio linguistikoa egiteko egokia ote den, etiketa-sistema

erabilgarria ote den ala aldaketaren bat behar ote duen...

Gure kasuan, Saroiren sarrerako dokumentuak bai treebanketik, baita

analisi automatikotik jaso daitezkeenez, corpusaren domeinua eta tamaina

kudeatzea erraza da. Erabiltzaileak aukeratu egiten ditu. Hizkuntzalaritza

konputazionala da guk landu dugun alorra, eta alor honetan lan egiten duten

zazpi hizkuntzalariri galdegin diegu treebankean egin nahiko lituzketen

kontsulten inguruan. Erantzunak asko eta askotarikoak izan dira eta horiek

VI.8 taulan bildu ditugu 27 . Kontsulta horiek denek duten ezaugarria da,

kontsulta-baldintzak betetzen dituzten esaldiak ezagutu nahi izateaz gain,

hizkuntzalariek esaldi horiei buruzko estatistikak ere ezagutu nahi izaten

dituztela. Hizkuntzalariei fenomeno linguistiko zehatzen azterketarako baliagarriak

izan daitezkeen kontsultak interesatzen zaizkie gehienbat.

Eskaera

Honako egituradun esaldiak itzuli:

- Koordinazio-egiturak, erlatibozkoak, zehar-galderak eta konpletiboak.

- Elipsia dutenak.

- Aditz bakarreko esaldiak (aditz jakinekoak).

- Aditz bat baino gehiagoko esaldietan, aditz jokatugabea duten esaldiak.

- Postposizio-lokuzio jakin bat duten esaldiak, batzuetan aditz jakin batekin

konbinatuta.

- 1,2,3...modifikatzaile dituzten izen-sintagmak edo perpausak.

Honako pareak dituzten esaldiak itzuli:

- Funtzio-konbinazio zehatzak. Adibidez, @SUBJ eta @ADLG.

- Objektu-izen pareak. Adibidez, “zarata” izena objektua delarik, zein aditzekin

agertzen da? egin? atera?

- Subjektu-aditz pareak. Adibidez, “haizeak” ibili, egin, jo...

- Izen-adjektibo pareak. Adibidez, “lagun” min, fidel. ..

- Aditzak zein izen-sintagma edota postposizio-sintagma ditu inguruan?

VI.8 Taula: Hizkuntzalariek treebankean egin nahiko lituzketen kontsultak.

Taulan (VI.8 taulan) zerrendatutako kontsultak kategoria gramatikalen

ingurukoak (aditzak, izenak. . .), sintaxi-egituren ingurukoak (koordinazioa,

erlatibozkoak. ..), mendekotasun-erlazioen ingurukoak (subjektu, objektu.

..) edo horien konbinazioekin osatutakoak dira. Horiek guztiek, anotazio-amaraunean

isla dutenez, Saroirekin erantzun daitezkeela uste dugu.

Hala ere, baieztapen honek azterketa sakonago bat behar du.

27 Taulan, dagoeneko IXA taldean garatutako sistemekin erantzun ezin diren kontsultak

soilik idatzi ditugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!