26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI.2 Arkitektura nagusia 223

VI.2.4.2 Emaitzen aurkezpena

Hizkuntzalariek treebanken gainean kontsultak egin ahal izateko Saroirako

definitu dugun kontsulta-lengoaia konplexua ez den arren, interfaze grafiko

baten erabilerak asko erraztuko luke kontsulta-lana. Honako ezaugarriak

bete beharko lituzke interfaze grafiko horrek:

• Treebanka eta bertako informazio linguistikoa definitzeko erabilitako

etiketa-sistema ezagutu gabe kontsultak egitea posiblea izan beharko

luke: ezaugarriak (adibidez, kat, kas, nork...) eta hauen balioak

(adibidez, ize, adi, abs, erg...) interfazean zerrendatuta agertu

beharko lukete.

• Ez litzateke beharrezkoa kontsulta-lengoaiaren sintaxi zehatza ezagutzea.

Interfazean egindako aukerek zehaztuko lukete kontsulta eta

hauen aukeraketaren ondorioz automatikoki sortuko litzateke galdera

dagokion kontsulta-lengoaian.

• Braga eta Campi-ren arabera (2003):

≪a visual interface to a query language is effective in supporting

the intuitive formulation of queries when the basic

graphical constructs of the language are close to the visual

abstraction of the underlying data model. ≫

Hitz hauei kasu eginez, kontsulta-lengoaian erabilitako eraikitzaile grafikoak

eta azpian erabiltzen den datu-motaren abstrakzio grafikoak

hurbilekoak izan behar dute interfazea eraginkorra izan dadin. Gure

kasuan, hortaz, kontsultarako interfazean zuhaitzekin berehalako

lotura bisuala luketen elementuak erabili beharko lirateke. Adibidez,

adabegiak eta arkuak.

• Interfazearen bidez, kontsulta-lengoaiak onartzen dituen kontsulta guztiak,

sinpleenetatik konplexuenetara, egin behar dira.

Treebanketan galderak egin nahiak kontsultak modu grafiko eta erosoan

egiteko beharra sortu du. VIQTORYA (A Visual Query Tool for Syntactically

Annotated Corpora) kontsultarako interfazeak Tübingen German Treebankean

egiten ditu kontsultak (Steiner eta Kallmeyer, 2002). Galdeketak

kuantifikatzailerik gabeko lehen ordenako logikako adierazpenak erabiliz egiten

dira, eta hauek gero SQLra itzultzen dira, aurreprozesu batean treebanka

datu-base erlazional batera aldatzen baita. VIQTORYA tresnaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!