26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

V.3 Murriztapen Gramatika eta postposizio-lokuzioak 127

Ezin da esan *elizaren bitartean, *elizaren bitarteari edo *astearen

buruaz. ≫

(Euskaltzaindia (1985), 438. orrialdea).

Aipuaren amaieran aipatzen diren moduko erabilera okerrak dira aztertuko

ditugunak. Erabilera oker horien deskribapena errazte aldera, nahiz

eta unitate osoa postposizio-lokuzio kontsideratu, postposizio-atzizki (PA)

eta osagai beregain (OB) terminoak zehaztuko ditugu tokenei erreferentzia

egiteko. Postposizio-lokuzioak deskribatzen ditugunean V.6 taulako moduko

eskemak erabiliko ditugu, non lehen elementua postposizio-atzizkia den

(-aren 12 ), bigarrena Osagai Beregainaren Lema (OBL) (buru), eta azkena,

Osagai Beregainaren postposizio-atzizkia den (OBPA) (-an).

PA OB

PA OBL OBPA

Postposizio-Atzizkia Osagai Beregainaren Lema Osagai Beregainaren Postposizio-Atzizkia

aste-aren buru -an

V.6 Taula: Postposizio-lokuzioen osagaiak.

Erroreen deskribapenean hiru elementu hauek hartuko dute parte gehienetan,

baina maiz, egitura gaizki erabili ote den jakiteko, postposizio-lokuzioaren

inguruko hitzak eta hauen hizkuntza-ezaugarriak aztertu beharko

ditugu. Hau esan ondoren, postposizio-lokuzioetan gertatzen diren erroreen

etiketatze “orokor” bat deskribatuko dugu.

Postposizio-lokuzioen errore-etiketak aukeratzeko, datekin erabili dugun

eskema bera erabiliko dugu:

KategoriaNagusia Aldaketa EzaugarriLinguistikoa Non

Kasu honetan, eremu hauek har ditzaketen balioak honakoak dira:

• Kategoria Nagusia: Post. Batzuetan, zehaztasuna irabaztearren etiketa

honi postposizioaren OBa gehitu diogu. Adibidez, PostAurrean

etiketak aurrean OBa duen postposizio-lokuzioa adieraziko luke.

• Aldaketa: Irizpide deskriptiboari jarraiki, ia kasu gehienetan postposizioekin

ematen den aldaketa, postposizio-atzizkien nahasketa izaten

da.

12 “IXA taldean sorturiko analisi-tresnetan (...) determinatzailea eta atzizki-postposizioa

morfema bakarrean landu ziren, sistema sinplifikatze aldera, nahiz eta euskararen

izaera eranskariaz jakitun ziren.”(Aduriz et al., 2008)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!