26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

240 Saroi eta komunztadura-erroreak

edo haien ezaugarriak esaldian kendu (ken), gehitu (geh) edo nahastu

(nah) egin direla esango dugu. Kasu honetan funtzio horiek ordenaz

aldatu direla esateak ez du zentzurik, euskaraz esaldiaren barneko

elementuen artean ordena librea baita. Gainontzeko aldaketa motak

zehazte aldera, zera esango dugu, perpausetik subjektua, objektua edo

zehar-objektua,

– “kendu” egiten denean, edo agertzen ez denean, ez dagoela komunztadura-errorerik.

Elipsia dago. Ez dugu ezaugarri hau duen

errore-koderik topatuko. Kasu honetan, aditzeko komunztadura-

-marketan adierazten diren elementu guztiak (demagun, objektua

eta subjektua) ez dira esaldian agertzen.

– “gehitu” egiten denean, aditzean agertzen ez den elementuren

bat agertzen dela perpausean. Aditzeko komunztadura-marketan

adierazten diren elementuak (demagun markak subjektua eta objektua

eskatzen dituela) baino elementu gehiago agertzen dira

esaldian (adibidez, zehar-objektua). Hau da (51) adibideko kasua:

nor-nork paradigmako aditz laguntzailea duen perpaus batean,

zehar-objektu funtzioa edukiko lukeen sintagma agertzen da:

(51) *Neskak (subj) lagunari (zobj) liburua (obj) eraman du

(hark hura).

Gure ustez, kasu hau zuzen-zuzenean dago lotuta paradigma nahasketarekin.

– “nahastu” egiten denean, aditzean agertzen diren elementuei dagozkien

perpauseko elementuetako pertsonak (per), numeroak

(num) edo kasuak (kas) ez du komunztadurarik egiten aditzarekin.

Hau da komunztadura-erroreen iturri nagusia.

• Non: zein funtzio sintaktikotan gertatzen den aldaketa, subjektuan

(subj), objektuan (obj) edo zehar-objektuan (zobj) 6 .

• Ezaugarri Linguistikoa: ezaugarri hau, noski, nahasketetan soilik erabiltzen

da. Orduan, bat ez datozen ezaugarriak, kasua (kas), numeroa

(num) edo pertsona (per) izan daitezke.

• Aditza: aditz laguntzailearen edo aditz trinkoaren paradigma zehazten

da atal honetan. Aditzak nor (n), nor-nori (n-ni), nor-nork (n-

-nk) edo nor-nori-nork (n-ni-nk) paradigmetakoak izan daitezke.

6 Predikatiboarekin gertatzen den komunztadura oso azaletik landu dugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!