26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I.2 Lanaren kokapena 7

berezitasunetara egokitu; edo modu independente eta orokorrean, eta ondoren,

behar izanez gero, moldatu. Azken ikuspuntuarekin sortu da esku artean

dugun tesi-lana. Ildo beretik zihoan Gojenolaren doktoretza-tesia (Gojenola,

2000), zeinetan euskararako testuingururik gabeko gramatikan baterakuntzarako

murriztapenak erlaxatzen ziren erroreak detektatzeko. Eta, bide

bera jarraitzen du garapenean dagoen Arrietaren doktoretza-tesiak (Alegria

et al., 2006). Azkenekoan erroreak detektatzeko asmoarekin corpusetan oinarritutako

teknikak (ikasketa automatikoa, kasu honetan) erabiltzen dira.

Horietaz gain, aipatutako bi alorrei egokitzen zaien lana aspaldi ari da egiten

taldean, eta horixe da, ondorengo bi azpiataletan laburbilduko duguna.

I.2.1 IXA taldea eta ortografia- eta gramatika-zuzentzaileak

Euskararako Xuxen egiaztatzaile/zuzentzaile ortografikoa garatu ondoren

(Agirre et al., 1992), azken urteotan xuxeng gramatika-zuzentzailea euskaldun

guztien eskura ipintzea du helburu IXA taldeak. Errore sintaktikoak era

askotakoak dira eta ortografikoak baino konplexuagoak detektatzeko, beraz,

analisi- eta inplementazio-lan sakona eskatzen dute. Hementxe egin dezake

tesi-lan honek bere ekarpena. Sintaxi-erroreak detektatzeko eta zuzentzeko

definituko ditugun erregelak, xuxeng zuzentzailean integratu ahalko dira.

Tesi-lana ortografia- eta gramatika-zuzentzaileen ingurunean zein tokitan

kokatuko litzatekeen adieraztea du helburu I.1 irudiak. Irudiko elementuak

labur-labur azalduko ditugu ondorengo lerroetan.

Xuxen 6 egiaztatzaile/zuzentzaile ortografikoa 1992 urtean sortu zen euskararako

analizatzaile morfologikoaren garapena aurreratua zegoenean (Urkia,

1997; Alegria, 1995). Oinarrian Kukich-en (1992) ideia hau zuen: deskribapen

morfologikoa egina dagoenean, erraza da ortografia-zuzentzaile bat

garatzea. Analizatzaileak estandar moduan analizatzen dituen hitzak zuzenak

lirateke, eta ezagutzen ez dituenak okerrak (ikus informazio zabalagoa

III. kapituluan). Orduz geroztik, zuzentzailea datu berriekin elikatua izan da

eta testu-prozesadore desberdinetarako, web-erako eta OCR-rako 7 bertsioak

sortu dira. 2008 urtean, GNU/Linux munduko aplikazioetan erabilgarria den

Xuxenen bertsio bat jarri da eskuragarri (Alegria et al., 2008).

Morfologia edo morfosintaxia lantzen jarraitzen badugu ere, hainbat tesi-lanek

egiaztatzen duten moduan, azken urteotan IXA ikerketa-taldean

sintaxian lan handia egin da. Besteak beste honakoak egin dira: euskararen

murriztapen-gramatikari buruzkoa (Aduriz, 2000), Murriztapen Gramatikaren

bidez hiztegiko definizioen analisi sintaktikoa (Arriola, 2000), aditz-azpi-

6 http://www.xuxen.com helbidean topa ditzakezue Xuxenen bertsio guztiak.

7 Optical character recognition edo karaktere-ezagutze optikoa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!