26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IV.1 Analisia: katea 97

dugun hurbilpenari desegokia irizten dio. Bere proposamenean, ikasleen ikaskuntza-maila

bakoitzaren tartehizkuntza finkatu beharko litzateke, eta hori

egin ondoren, analisirako tresnetan informazio hori erabili. Horrela, hiztegiari

buruz ari denean bere hitzetan, “ikaskuntza-maila bakoitzeko tresnek,

hots, analizatzaileek, desanbiguatzaileek eta lematizatzaileek, mailari dagokion

hiztegia erabiliko lukete”. Tartehizkuntzan ezagutza zuzena zein ez-gramatikala

gordetzen denez, analisian bertan islatuta egongo litzateke errorea.

Errorea duen analisiari marka bat ipini beharko litzaioke estandarretik zein

mailatan desbideratzen den adierazteko. Aukera hori interesgarria iruditzen

zaigun arren, eskatzen duen lan kopuruagatik baztertu egin dugu. Dagoeneko

eskuartean daukagun analisi-katearekin lan egitea erabaki dugu, hori

bai, egokitzapenik behar ote duen aztertu ondoren.

Egokitzapenen beharra ala ez

Analisi-katean egokitzapenik egin behar ote den edo ez ezagutzeko, bi aztergai

izango ditugu ikerketa-helburu: erabilitako analisi-teknika eta aztertutako

fenomeno linguistikoak.

Teknika

Teknikari dagokionez, gure analisi-kateak hurbilpen murriztailea erabiltzen

duela esan dezakegu: analisi-aukera guztiak ematen ditu, eta gero batzuk

baztertu. Horrela, erroreari dagokion analisia interpretazioen artean egotea

errazagoa da hurbilpen eraikitzailean baino.

Analisi-kateko geruzak aztertu ditugu testu ez-gramatikalen analisian

zein jokaera duten ezagutu nahian.

• Hitz-mailako analisian honako hiru kasuak topatu ditugu:

1. Hitz zuzena. Ohiko jokaera du eustaggerek.

2. Hitz okerra (adibidez, xuhaitx). morfeusek hitza ezin duenez euskara

estandarreko moduluaz analizatu, ez-estandar moduan analizatzen

saiatzen da. Hitza aldaera dialektal edo gaitasun-desbideratzea

bailitzan analizatzen saiatuko da, eta lortzen ez badu, hirugarren

urrats batean lexikorik gabe analizatuko du. Beti lortuko

du nolabaiteko analisiren bat eta desanbiguatzaileak ere interpretazioren

bat utziko du (MGren ezaugarria da hau). Utzitako

interpretazioak erroreak detektatzeko beharrezkoak diren hizkuntza-ezaugarriak

eduki ditzake, edo ez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!