26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

III.4 Gramatika-zuzentzaileak 71

III.4 Gramatika-zuzentzaileak

Gramatika-zuzentzaile baten garapenarekin hasi aurretik, bi gauza hartu

behar izaten dira kontuan:

1. Landu beharreko hizkuntzaren ezaugarri sintaktikoak zeintzuk diren.

Ezaugarri sintaktikoek zuzentzaileak detektatuko duen fenomeno multzoa

zehaztuko dute. Adibidez, euskara moduko hizkuntza eranskari

batean, non aditz laguntzaileen osaketa nahiko konplexua den, aditza

eta osagai gramatikalen (subjektu, objektu, zehar-objektu) arteko komunztadura

oso garrantzitsua izango da; eta suedierarako, adibidez,

ez (Arppe, 2000).

2. Zein formalismo linguistiko daukagun eskuragarri hizkuntzaren analisia

eta geroago erroreen detekzioa eta zuzenketa egin ahal izateko.

Zerotik hasi nahi ez badugu behintzat, aurretik garatutako tresnak

berrerabiltzeak garrantzi handia izango du. Hori, are eta garrantzitsuagoa

izango da, enpresek merkaturatzen dituzten gramatika-zuzentzaileetan.

Bibliografia azterketan topatutako gramatika-zuzentzaileak zerrendatu

ditugu eta sistema bakoitzaren deskribapen labur bat egin dugu A eranskinean.

Haiei gainbegiratu bat eman diegu III.2 eta III.3 tauletan, gramatika-zuzentzaileetako

bakoitza bi parametroren arabera sailkatuz: i) erroreak

detektatzeko erabiltzen duen teknika eta ii) helburu duen hizkuntza. Kapitulu

amaierako laburpen-tauletan (ikus III.5, III.6 eta III.7 taulak) gramatika-zuzentzaile

berei buruzko datu gehiago erakutsi ditugu. Irakurritako

artikuluan informazioa agertzen bada, honakoak eman ditugu: i) erroreak

detektatzeko erabilitako teknika, ii) landutako errore mota batzuk, iii) probak

laborategiko esaldiekin egin ote dituzten 15 , eta azkenik, iv) lortutako

estaldura eta doitasuna 16 . Azken tauletako datuak tentu handiz jaso behar

dira, egileetako bakoitzak errore-sailkapen desberdina erabili baitu (fenomeno

bera modu desberdinetan deskriba dezake) eta emaitzak kalkulatzeko

modua ere, desberdina izan baitaiteke. Hala ere, zenbait ondorio atera daitezkeela

uste dugu, eta horiek III.6 atalean idatzi ditugu.

15 Testu errealak erabili dituzteneko kasuetan “-” ikurra erabili dugu.

16 Atal honetan doitasuna eta estaldura agertzen ez direnean, honako laburduraren bat

idatzi dugu: EZ-Artikuluan ez da inolako ebaluazio-emaitzarik eman. LG-Artikuluan ebaluazioari

buruzko datu xehatuak eman dira, baina ez doitasuna eta estaldura. Z-Accuracy

edo zuzentasuna adierazi da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!