26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

IV.1 Analisia: katea 83

fidagarritasuna eta sendotasuna ditu helburu, sakontasuna eta osotasuna

neurri batean galduaz. Testu errealak analizatu ahal izateko,

analisi partziala egitea ezinbestekotzat jotzen dugu.

• Mendekotasun-egiturak adierazpide. Sintaxi-analizatzailearen emaitza,

erlazio bitar asimetrikoekin elkarren artean lotutako elementu lexikalekin

osatutako (Nivre, 2005) zuhaitzak dira. Beraz, mendekotasun-

-egituretan, eta ez osagai-egituretan, oinarritutako sistema bat dugu.

• Orokorrean, egoera finituko mekanismoak. Analisi-kateko geruza anitz

Xerox Finite State Tool tresna (XFST) (Karttunen et al., 1997; Aït-

Mokhtar eta Chanod, 1997) eta Murriztapen Gramatika (MG) formalismoak

(Karlsson et al., 1995; Voutilainen eta Tapanainen, 1993;

Tapanainen, 1996) erabiliz definitu dira. Formalismo horietan adierazpen

erregularren pareko egin ditzakegun patroiak definitzen direla esan

dugu III. kapituluan. Egoera finituko mekanismoak oinarrian dituzten

sistemak oso eraginkorrak dira eta maiz erabiliak izan dira sintaxi-

-analisian. Esan beharra dago, testuingururik gabeko gramatika bat

ere erabili dela hitzaren gramatika (morfosintaxia) definitzeko.

Analisi-kateko geruza bakoitzak aurreko geruzak eskaintzen dion informazioa

erabiltzen du sarrera moduan, eta jasotako analisia informazio linguistiko

berriarekin aberasten du. Hizkuntza-ezagutzari dagokionez egitura

modular honek sintaxi-analisia geruza bakoitzean sakontasun ezberdinarekin

egin dadin ahalbidetzen du. Gainera, modulartasunak hizkuntza-datuen

mantenuan laguntzen du eta sistema erabilgarria eta era errazean moldagarria

egiten du. Sintaxi-analisia urratsez-urrats egiten da eta erabiltzailearen

esku geratzen da erabili nahi duen hizkuntza-ezagutza mailaren aukeraketa.

Geruzetako bakoitzean bereizketa argia egiten da gramatiken eta hauek

aplikatuko dituzten programen artean. Gramatikak, MG eta XFST tresnek

definitutako erregela-formatuetan kodetzen dira. Tresna horiek dira, hain

zuzen ere, gramatika horiek aplikatzeko erabiliko direnak. Bi formalismo horiek

ordena askeko elementuekin lan egiteko metodologia eta tresna egokiak

eskaintzen dituztelako aukeratu dira.

Analisi-kateko moduluak eta haien analisi-geruzak IV.1 irudian ikus ditzakegu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!