26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II.2 Errorea 25

II.2.1.2 Estilo desegokia

Lan honetan estiloa landu ez dugun arren, errore-kontzeptuarekin duen harremanagatik

beharrezkoa deritzogu kontzeptua kokatzea. Estilo desegokiaren

adierazgarri izaten diren fenomenoak egitura linguistiko zuzenak dira.

Ondorioz, ez dira erroreak, baina, hala ere, ez dira egokiak. Testuan edo

hitz egiterakoan adierazi nahi izan dena adierazteko modu egokiago bat baino

gehiago egon daiteke eta hobetsitako formak erabiltzea gomendatzen dute

hizkuntzaren erabilera zuzena bermatzen dutenek. Ravin-en arabera (1993)

estilo ahultasunak idazlearen, irakurlearen eta idazten ari garen dokumentu

motaren araberakoak dira eta kalitate neurriak hartu behar dira kontuan

horiek ebaluatzeko. Gainera, erroreetan ez bezala, zuzenketa ez da garbia

izaten. Zentzu batean, aurreragoko lerroetan desbideratzeen definizioa egin

dugunean saihestutako egiturak eta behin eta berriro errepikatzen diren egiturak

ere, estilo desegokiaren barruan sailka ditzakegu. Diferentzia, ordea,

hizkuntza-erabiltzaileetan dago. Lehenago esan dugun moduan, desbideratzeetan

hizkuntza-erabiltzaileak ikasleak izaten dira. Estilo desegokia berriz,

edozein hiztunek erabil dezake, ikaslea izan edo ez.

Euskaltzaindiak, zenbait erakundek (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea,

I.V.A.P. (2005)), zein egunkarik (Egunkaria, 1995; Aranguren et al.,

2006), baita idazle batzuek ere (Alberdi eta Sarasola, 2001), gomendioak

eman ohi dituzte estilo egokiaren erabilerarako.

II.2.1.3 Hitz zuzenen erabilera nahasketak

Ohiko ortografia eta gramatika-egiaztatzaile eta -zuzentzaileak ez dira normalean

gai izaten hitz zuzenen erabilera nahasketez ohartzeko. Har dezagun

*Atetik begiratu eta esan zegoela ikusi zuen esaldia. Bertan, esan eta esna

hitz-formak nahastu egin dira, baina bi hitzak zuzenak direnez, latza gertatzen

da nahasketaren ondorioz sortutako errorea automatikoki detektatzea.

Testuingurua behar da hitza egoki erabili den ala ez jakiteko. Arazoa zaila

eta zabala da: batzuetan inguruan hitz konkretu bat topatzearen baitan

dago, beste batzuetan inguruko hitzen kategoriak aztertu behar dira. Kukichen

arabera (1992), “real-word errors” deitutakoak, hots, baliozko hitzetan

gertatzen diren erroreak, erroreen % 25-40 izaten dira; beraz, honakoa

garrantzi handiko gaia da. Context-sensitive spelling correction edo testuingurua

aztertuta ortografiaren zuzenketa du izena arazo honetaz arduratzen

den alorrak; hots, hitz zuzenen erabilera nahasketak zuzentzen dituen alorrak.

III. kapituluan berriro aipatuko dugu alor hau erroreak detektatzeko

teknikak azaltzen ditugunean.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!