26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

I.1 Sarrera 5

arauen zehaztapenean lagun lezake, euskararen baterakuntzarako bidean gure

ekarpena eginez.

Erroreak edo gaizki erabilitako egiturak detektatzea ataza oso garrantzitsua

da hizkuntzaren tratamendu automatikoko ondorengo bi alorretan:

• Ortografia- eta gramatika-zuzentzaileetan. Zuzentzaile ortografikoak

(spell checker) eta gramatika-zuzentzaileak (grammar checker) erabiltzen

duten informazio linguistiko kopuruagatik bereizten dira. Zuzentzaile

ortografikoek bi zuriuneren arteko karaktere-kateen zuzentasuna

egiaztatzen dute, unitate bakarreko hitzena, hain zuzen ere. Gramatika-zuzentzaileek,

berriz, hitzaren testuinguruko informazioa erabiltzen

dute, sintaxiaren inguruko informazioa. Esaldia izan ohi dute azterketarako

unitatea. Hori horrela izanik, ohikoa da zuzentzaile ortografiko

batek egokitzat hartutako karaktere-katea, gramatika-zuzentzaile batek

oker moduan markatzea hitza testuinguru zehatz batean okerra

izateagatik. Gramatika-zuzentzaile gehienek ez dituzte sintaxi-mailako

erroreak soilik nabarmentzen. Horietaz gain, puntuazio-erroreak,

letra larriekin eta zenbaki/daten formatuekin gertatzen diren erroreak

ere, detektatzen dituzte. Zuzentzaile automatikoek testua erroreen bila

aztertzen dute, errore posiblea markatu egiten dute, eta azalpena

eman ondoren, ordain zuzenen zerrenda proposatzen dute.

• Ordenagailuz Lagundutako Hizkuntzen Irakaskuntzan 3 (OLHI). Erroreen

Analisiak (EA) hizkuntzen eskuratzeari buruzko informazioa ematen

du. Gainera, ikasleek egin ditzaketen erroreak ezagututa, ordenagailuz

lagundutako hizkuntzen irakaskuntzarako aplikazio eraginkorragoak

eta adimentsuagoak egin ditzakegu, eta ikasleen eta sistemen

arteko feedback edo berrelikadura sendotu. Sistema horiek normalean

mugatuak dira erabiltzen duten hizkuntzaren gramatikari dagokionez.

Orokorrean, ez dute hizkuntza osoki lantzen, oinarrizko hizkuntza baizik.

Oinarrizko hizkuntzan erroreak detektatu ahal izateko, maiz, analizatzaile

edo parser bat erabili behar izaten da. Holland et al. (1993)

egileen arabera “the use of parsers in language instruction is commonly

referred to as intelligent CALL 4 or ICALL”. Euskaraz OLHI

Adimenduna edo OLHIA.

Gramatika-zuzentzaileetan erroreak automatikoki detektatzea eta zuzentzea

ezinbestean egin beharreko lana da. Ordenagailuz Lagundutako Hizkun-

3

Irakaskuntza terminoa modu honetan idatzita, ikaskuntza eta irakaskuntza terminoak

bildu nahi ditugu.

4

CALL: Computer Assisted Language Learning.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!