26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

82 Hizkuntzaren analisia eta errepresentazioa

katean erabiltzen dira modu sekuentzialean eta moduluetan bilduta. Moduluetako

batzuk, mendekotasun-ezartzailea kasu, trukagarriak dira; hots, analisi-kateko

azken geruzan erregeletan oinarritutako Euskararako Dependentzia

Gramatika Konputazionala (EDGK) (Aranzabe, 2008) erabil dezakegu,

edo Maltparser (Nivre et al., 2007) mendekotasun-erlazio ezartzaile estatistikoaren

euskararako egokitzapena (Maltixa) Bengoetxea eta Gojenola (2007).

Moduluak aurrerago deskribatuko ditugu. Lehenago, analizatzailearen ezaugarriak

aipatzea egokiagoa iruditu zaigu ikuspegi orokorragoa izateko:

• Sendoa. Analisi-katea sendoa da Mokhtar et al. (2002) lanean ematen

den definizioari jarraituz: “Robustness can be broadly defined as

the ability for a language analyzer to provide useful analyses of real-

-world input text”. Sarreran edozein karaktere-kate duela, gure analizatzaileak

beti ematen du nolabaiteko analisi erabilgarriren bat. Analisi

erabilgarriak zuzenak direnak (batzuetan partzialki) eta aplikazio

edo ataza automatikoren batean erabil daitezkeenak dira. Analizatzaile

sendoek gutxienez analisi bat ematen dute mundu errealeko sarrerekin

(ez zero), eta analisien artean preferentziaren bat ezar dezakete.

• Orokorrean, hizkuntza-ezagutzan oinarritutakoa. Analisi-katean, orokorrean,

hizkuntzari buruzko ezagutza erregeletan kodetzen da modu

esplizituan, ez da testuetatik erauzten (hurbilpen sinbolikoa). Hala

ere, geruza batzuetan, lematizatzailean desanbiguazioa egiten denean

adibidez, hurbilpen sinbolikoa teknika estatistikoekin (ikuspegi enpirikoa)

konbinatu egiten da edo teknika estatistiko hutsak erabiltzen dira

(MaltIxa analizatzaile sintaktikoan, adibidez).

• Analisi partziala. Analisi partziala terminoak deskribatzen duen kontzeptua

izendatzeko azaleko analisia eta analisi arina terminoak ere

erabili izan dira. Analisi partziala testuen gramatika-analisi ez-osoa da.

Sintaxi-analizatzaile partzialek sintaxi-egitura minimoak sortzen dituzte,

zeintzuetan anbiguotasuna ez den guztiz ebatzi (Mokhtar et al.,

2002). Carroll-en arabera (2003), azaleko sintaxian sarrerako karaktere-katea

teilakatzen ez diren unitate-sekuentzietan edo zatietan banatzen

omen da. Hitz-sekuentzia bakoitza kategoria sintaktiko batekin

etiketatzen da, eta batzuetan, zatiaren burua adierazten da. Azken

definizio honek deskribatutakoa baino analisi sakonagoa egiten du gure

sintaxi-analizatzaileak, hitzen arteko erlazioak ezartzeko gai baita.

Hala ere, esaldia osorik ulertzera eta analizatzera iritsi ez garenez,

analizatzaile partzial moduan definitu dugu gurea. Analisi partzialak,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!