26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VII.7 Komunztadura-erroreak eta anbiguotasuna 283

plurala” eskatzen zaio subjektuari, baina honek (jendea) “hirugarren

pertsona singularra” du. Subjektuko hitzak, ordea, multzoa adierazten

duenez, “gu” ere barnean hartzen du, komunztadura zuzena eginez.

(80) jendea [3. perts.,sing.] gara [1. perts., pl.].

Pluraleko lehenengo eta bigarren pertsonetan komunztadura erlaxatu

beharko litzateke, hirugarren pertsonarekin komunztadura zenbait

kasutan (multzoa adierazten den kasuetan, adibidez) onar zezan.

• Juntadura-marratxoaren erabilera (kasu 1). Emendiozko juntadurak,

aditzari plural komunztadura eragiten diola esan dugu. (81) adibideko

esaldian, marratxoak (“-”) emendiozko juntagailuaren papera beteko

balu, esaldia zuzena litzateke. Analisi kateak EAJ-EA karaktere-katea

unitate bakarra bailitzan eta numero singularrarekin analizatu du. Hori

horrela, subjektuak aditzarekin komunztadura okerra egiten duela

adierazi du.

(81) EAJ-EAk [sing.] udalaren erabakia kritikatu dute [ pl.].

Semantikarik erabili ezean marratxodun hitzetan “batuketa” adierazten

duten hitzak, bestelakoetatik bereiztea (adibidez, duda-muda) oso

zaila da. Beraz, alarma faltsu hau ekiditea ere, hala da, gaitza.

• Zenbatzaileen komunztadura (2 kasu). Euskaltzaindiaren arabera zenbatzailedun

sintagmekin aditzak numero komunztadura egiten duenean,

“bi aukerak zilegi dira, bai singularrekoa bai pluralekoa (. . .).

Zenbakiak direnean, ordea, askoz ere arruntagoa da pluraleko komunztadura,

singularrekoa ere ontzat eman behar den arren (jagonet,

2000/07/19ko galdera)” 25 . Tesi-lan honetan ez da zenbatzaileekin tratamendu

berezirik egin, eta hori dela eta, (82) adibidean errorea markatu

da, subjektu funtzioa egiten duen sintagma (9729 milioi pezeta)

singularra baita, eta aditz laguntzaileak (baitziren) plurala eskatzen

baitu.

(82) Igoera handia da, 1996an 9729 milioi pezeta inbertitu baitziren.

Alarma faltsu hauek ekiditeko, zenbatzailedun sintagmetarako aditzarekiko

komunztadura singularrean eta pluralean baimendu beharko

litzateke.

25 Ikus ere Gramatika Batzordearen Euskal Gramatika: Lehen Urratsak liburukia (1985),

205-208 orr.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!