26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

312 Ondorioak eta etorkizuneko lanak

VIII.3.2 Saroiren moduluen hobekuntza

Saroi tresna sendoa eta erabilgarria dela uste dugun arren, beti egin dezake

hobera. Atal honetan, Saroi osatzen duten moduluetan egin daitezkeen

hobekuntzak zerrendatuko ditugu.

• Analisi sintaktikorako modulua

– Une honetan Saroiren sintaxi-analisirako moduluak sarrera anbiguoa

lehertu egiten du eta sarrera horri dagozkion zuhaitz posible

guztiak ematen ditu. Hori beharrezkoa da erroreak detektatzeko,

sarrerako esaldia okerra denean ez baitakigu zein zuhaitzetan topatuko

dugun gaizki eratutako egitura. Zenbait aplikaziotarako,

edo azkartasuna helburu dugunean, ordea, analisi-zuhaitz bakarra

nahikoa izango da. Esaldiko zuhaitz bakarra lortzeko, anbiguotasun

morfologikoa eta sintaktikoa aldez aurretik, analisiak

Saroiren analisirako modulura iritsi aurretik ebatzi beharko lirateke.

Adibidez, sarrera guztiz desanbiguatua hartzen dute (Nivre

eta Scholz, 2004; Nivre et al., 2007; Bengoetxea eta Gojenola,

2007) lanetan eta sarrera horri algoritmo deterministak aplikatzen

dizkiote. Sarrerako analisiak automatikoki sortuak direnean

anbiguoak izan ohi direnez, sortutako zuhaitzen arteko desanbiguazioa

egin beharko litzateke. Analizatutako testuak zuzenak direnean,

desanbiguazioa egiteko erregelak treebanketik ikasi ahalko

lirateke. Analizatzaile sintaktiko estatistikoek aspalditik erabiltzen

dituzte desanbiguaziorako eredu estatistikoak analisi onena

lortzeko (Charniak, 2000; Collins, 1997).

– Zuhaitz-egituran beheko mailako adabegietatik goragoko mailetara

informazioa goratzeko aukera gehitzea interesgarria litzateke.

Adibidez, komunztadura-erroreen detekziorako erregeletan

komunztatzen duten elementuek zuhaitz-egituretan kokaleku desberdina

dutela ikusi dugu. Hala, *zentral nuklearrak zakarra eratzen

dute esaldian subjektuaren modifikatzailean bilatzen dugu

kasua (@!ncsubj!ncmod.kas), eta *zentralak zakarra eratzen dute

esaldian subjektuan bertan bilatuko genuke (@!ncsubj.kas). Adabegietan

zehar informazioa goratuz gero, bi erregelen ordez, bakarra

(azkena) erabiliko genuke bi egituretan errorea detektatzeko.

– Analisiak informazio semantikoarekin (sinonimoekin, hiperonimoekin,

hiponimoekin.. .) aberats daitezke, edo entitate izendunei

buruzko informazioarekin. Horrela, Saroi informazioaren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!