26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

II.5 Ebaluazioa 45

Erakutsitako neurriek esaldi edo egitura okerrak detektatzeko gaitasuna

neurtzen dutela esan dugu. Era berean neur zitekeen esaldi edo egitura zuzenak

detektatzeko gaitasuna baina, gure ustez, lehen neurria ulerterrazagoa

da esku artean dugun ataza kontuan hartuta.

Riley et al. (2004) egile taldearen ustez, erabiltzaileari sistema batek

ehuneko hainbateko doitasuna eta ehuneko bestelako estaldura duela esatea

ez omen da oso esanguratsua, eta ez omen du sistemaren erabilgarritasunaren

aztarnarik ematen. Haiek, errore motako doitasuna eta estaldura emateaz

gain, orrialdeko alarma faltsu kopurua (“false flags per page”(ffpp))

neurria ematea proposatzen dute. Balio hori kalkulatzea erraza den arren,

ez ematea erabaki dugu. Beste sistemekin konparaketak egin ahal izateko,

ohikoagoak diren neurriak erabiltzea erabaki dugu.

Azkenik, gogora dezagun estalduran eta doitasunean eragin zuzena dutela

aukeratutako corpusek (corpusen deskribapena II.3.1 atalean egin da).

Ondorengo atalean, besteak beste, ebaluaziorako corpus horietan erabaki

dugun banaketa azalduko dugu.

II.5.3 Exekuzioa

Aipatutako corpusetako bakoitza (erroreduna zein errorerik gabea) bi zatitan

banatu dugu. Adibide bilduma bakoitzaren % 60 erregelen garapenerako

eta birfinketarako erabili dugu, eta gainontzeko % 40 probarako.

Garapenerako corpusa behin eta berriro aztertu dugu azterketa ziklo

bakoitzean bi urrats eginez: a) erregelak corpusean aplikatu ditugu, eta b)

emaitzak aztertu ditugu detektatu ez diren erroreen eta alarma faltsuen

bila. Topatutako hutsuneak aztertu ondoren, erregelak birfindu egin ditugu

hobetze aldera eta zikloarekin jarraitu dugu, emaitzak ahalik eta hoberenak

zirela uste izan dugun arte. Lan hau gramatiken garatzaileak egin du.

Probarako corpusean erregelak behin soilik pasa ditugu, ez dugu inolako

erregela birfinketarik egin, eta lan hau, noski, garatzailea ez den pertsona

batek egin du.

Helburu desberdinekin aztertu ditugu corpus erroreduna eta zuzena.

Lehenengoan, errore-erregelen detekzio-maila neurtzea izan dugu helburu,

eta bigarrenean, berriz, errore-erregelek sor ditzaketen alarma faltsuak neurtzea.

Helburu zehatzak horiek izan diren arren, erroreak eta alarma faltsuak

bi corpusetan aztertu ditugu (zuzenean ere erroreak topatu ditugu). Honako

neurriak kalkulatu ditugu 10 :

10 Oharra: corpus zuzenak oso handiak direnez, ez dugu bertan dagoen errore kopurua

zehaztu, ezta detektatu gabeko erroreen kopurua ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!