26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

VI.2 Arkitektura nagusia 225

genioke. Aipatu ditugun sistema askotan egiten den moduan, gure ustez garrantzitsua

da bai kontsultaren bertsio grafikoa baita testu-forma ere eskura

edukitzea, eta biak editatu ahal izatea. Elementu grafikoek adabegi eta arku

itxura edukitzeak intuitiboagoa egingo luke interfazea eta, noski, etiketa

linguistiko eta hauen balioak erabilgarri edukiko genituzke uneoro.

Interfaze grafikoa VI.19 irudikoaren itxurakoa izango da. Interfazearen

oinarrizko egitura bi ataletan banatzen da: goialdean kontsulta-atala eta

azpialdean emaitza-atala. Kontsulta-ataleko eskuinaldeko kontsulta-erregela

grafikoki irudikatzeko modua labur-labur azaldu dugu VI.9 taulan. Gure

ustez kontsultak zuhaitz itxura edukitzeak asko errazten dio erabiltzaileari

kontsulta-lana. Gainera, emaitzan jasoko dituzten mendekotasun-zuhaitzek

azpizuhaitzen batean eskatutako egitura grafiko hori bera edukiko dute.

Kontsultan adabegietako ezaugarri linguistiko guztiei buruz galdetu ahal

izango da. Ezaugarri batzuetan bilatutako balioa deskribatzen duen testua

idatzi beharko da kontsultarako (adib. lema, forma. ..) eta beste zenbaitetan,

berriz, balio posibleen enumerazioa edukiko dugu eskura. Ezaugarri

morfologiko guztien zehaztapena XML Schema batean islatuta dago dagoeneko.

Adabegien arteko konbinazioen bidez kontsulta konplexuagoak egin

ahal izango dira emaitzaren bila.

Emaitza-atala

Kontsulta-erregelak mendekotasun-zuhaitzetan aplikatzearen ondorioz, lortuko

dugun emaitza honakoek osatuko dute: mendekotasun-zuhaitza bera,

bertan erregelarik aplikatu ote den edo ez, eta lotuta duen informazio linguistiko

guztia XML dokumentuetan bilduta.

Aipatu berri dugun informazio orokorretik abiatuta, hainbat iragazki defini

daitezke emaitzak emateko. Proposamen bat egin dugu VI.19 irudian.

Bertan, kontsultan definitutako baldintzak betetzen dituzten mendekotasun-zuhaitzen

irudiak eta zuhaitzei dagozkien esaldiak agertzen dira. Normalean

esaldi bakoitzaren analisiak hainbat zuhaitz sortuko ditu. Osatuena,

adar gehien duena, erakutsiko dugu handien, beti ere, gainontzeko zuhaitzak

eskura edukiko genituzkeelarik.

Mendekotasun-zuhaitzen bistaratzaile grafiko bat dagoeneko garatuta

daukagu IXA ikerkuntza-taldean. ESALT du izena eta Abar-Hitz euskarazko

treebanka eskuz etiketatzeko laguntza-tresnan (Díaz de Ilarraza et al.,

2004) integratuta dago. ESALTen sorkuntzarako oinarrian kontzeptu-mapen

“CM-ED” editorea (Arruarte et al., 2001) erabili genuen. ESALTen

mendekotasun-zuhaitzak grafikoki alda daitezke etiketa berriak eta balioak

gehituz, azpizuhaitzak bilduz edo zabalduz, adabegiak eta arkuak ezaba-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!