26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12 Proiektuaren nondik norakoak

• Gramatiken garapena.

“Gramatiken garapena” izenburuarekin aukera inplizitu bat adierazi

dugu: tesi-lanean erroreen detekziorako hizkuntza-ezagutzan oinarritutako

teknikak erabiliko ditugu, hots, hizkuntzari buruzko ezagutza

erregeletan edo beste adierazpideetan modu esplizituan kodetzen duten

teknikak. Erregelak bilduko dituzten gramatikak idaztea izango da

hurrengo urratsa erroreen detekziorako bidean. Gramatiketan doitasun

altua lortzeak lehentasuna izango du estalduraren aurrean, erabiltzaileak

ezin baitu bere hizkuntza-ezagutza dudatan jarri.

• Gramatiken ebaluazioa corpus erroredun eta zuzenetan.

Testu errealekin lan egitea erabaki dugunez, eta gainera, gure emaitzen

erabiltzaile posibleek euskarari buruz duten ezagutza dudatan

ipin dezaketenaren arriskua dagoela jakinda, erroreak detektatzea bezain

garrantzitsua da, gure aburuz, zuzenak diren egiturak erroretzat

ez jotzea. Tresnek sortutako alarma faltsuen kopurua ebaluatzeko corpus

erroredunak erabiltzeaz gain, corpus zuzen handiak ere erabiliko

ditugu. Jakin badakigu, ordea, erabaki honek ebaluazioko emaitzetan

eragin negatiboa izan dezakeela.

• Erroreen detekzioaren eta anbiguotasunaren arteko erlazioaren azterketa.

Ukaezina da hizkuntzaren analisi automatikoan (hizkuntzan bertan bezala)

anbiguotasunak duen garrantzia. Corpus erroredunen analisirako

erabilitako zenbait tresnatan desanbiguazio-maila parametrizagarria

denez, anbiguotasun morfosintaktikoak eta anbiguotasun sintaktikoak

erroreen detekzioan duten eragina aztertuko dugu. Urratsez urrats eta

metodologia bati jarraituz egingo dugu aipatutako analisia.

• Azpiegitura-lanen garapena: corpusak eta ebaluazio-metodologia.

Hizkuntza-baliabideez gain, gure lanerako ezinbestekoa izango da corpusak

biltzea, horietan topatutako erroreak sailkatzea, eta lortutako

emaitzen ebaluaziorako irizpideak ezartzea. Corpus erroredunak jasotzea

lan neketsua izan ohi da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!