26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

304 Ondorioak eta etorkizuneko lanak

gehien desanbiguatzeak emaitza hobeak ematen ditu, bai morfosintaxi-

baita sintaxi-mailan ere. Gure ustez, azken fenomenoaren arrazoia

linguistikoa baino gehiago prozedurazkoa izan daiteke. Desanbiguatu

gabeko egiturak erabilita analisi-zuhaitz gehiegi sortzen da, eta zaila

da guztietan erroreen detekziorako patroia betetzea.

Ukaezina da erroreen detekzioan anbiguotasunak duen eragina. Egindako

probetatik ondoriozta dezakegu, ez dagoela erroreen detekzioari

dagokionez egitura guztietarako balio duen desanbiguazio-aukerarik.

Aztertu nahi den egitura bakoitzak anbiguotasunaren azterketa propioa

eskatzen du. Errore gramatikalek desanbiguazioan eragina dute

eta anbiguotasunak erroreen detekzioan eragina du. Birnek (2000)

anbiguotasunaren inguruan ondoko baieztapena egiten du: desanbiguazioa,

erroreen detekzio egoki baterako aurrebaldintza da. Ez gaude

ados baieztapen horrekin, gure emaitzek kontrakoa adierazten baitute.

• LNP teknikak/tresnak: hizkuntza-egitura desberdinak lantzeko, teknika

ezberdinak erabili behar dira, errore mota bakoitzarentzako teknika/tresna

bat egokiagoa baita. Hautatu ditugun hizkuntza-egiturak

lantzeko egokiagoak iruditu zaizkigu teknika sinbolikoak (hizkuntzari

buruzko informazioa erregeletan kodetzen dutenak) teknika enpirikoak

(corpus handiak eta estatistika/ikasketa automatikoa erabiltzen dutenak)

baino. Hori dela eta, tesi-lan honetan lehenak erabili ditugu. Horrek

ez du teknika enpirikoen erabilera baztertzen, hitzen nahasketak,

gabeziak edo eransketak lantzeko, adibidez, egokiagoak izan baitaitezke.

Gainera, zuzenketa egiten denean, teknika enpirikoak oso aproposak

dirudite ordain zuzenen artean aukeraketa egiteko. Gramatika-

-zuzentzaileei gainbegiratua eman diegunean, detektatutako erroreen

eta erabilitako tekniken artean harremana topatu dugu: horrela, sintagma-mailako

erroreak detektatzeko patroi-erregelak erabili ohi dira

(MG, XFST formalismoekin, adibidez), esaldi-mailakoak lantzeko analisi-zuhaitzak

(TGGak, mendekotasun-zuhaitzak. ..) eta hitz zuzenen

erabilera nahasketak tratatzeko, teknika sinbolikoak.

Teknika sinbolikoek corpusetan oinarritutako tekniken aurrean hedagarritasunaren

arazoa dute, baina era berean, doitasun handiagoa lortzen

dute emaitzetan, iturri fidagarrietako (gramatikak, hiztegiak. ..)

informazioa erabiltzen baitute. Gainera, teknika sinbolikoetan erregelak

adituek eskuz definitzen dituztenez, modu egokian landu daiteke

bereziki hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean garrantzitsua den berrelikadura.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!