26.08.2013 Views

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

206 Saroi

Abstrakzioa

Kontsultak egin ahal izateko hizkuntza-informazioa gordetzen duen dokumentuaren

egitura zehatza ezagutu behar izateak kontsultak zailtzen ditu.

Saroi tresnaren kontsulta-lengoaian kontsultak egin ahal izateko erabiltzailearen

eredu kontzeptualetik hurbil egon daitekeen egitura batean pentsatu

dugu, mendekotasun-zuhaitzean. Kontsultak egiteko nahikoa da erabiltzaileak

esaldiaren egitura, mendekotasun-zuhaitza, buruan edukitzea. Gure ustez

aukera honek abstrakzio-maila altuagoa duenez, kontsulta egitea hein

handi batean errazten du.

Erabilerraztasuna

Kontsultak errazak izan daitezen, agindu sinple eta ulerterrazak definitzen

saiatu gara. Gure ustez, sortutako kontsulta-lengoaia intuitiboa da, zuhaitzak

korritzeko zenbait eragile eta hizkuntzarekin lan egiten duen edozein

pertsonak ezagut ditzakeen kontzeptuak besterik ez baitira ezagutu behar.

Adibidez, kontsultak deskribatzeko erabiltzen den informazio linguistikoa

honakoa da:

• Mendekotasun-zuhaitza gorantz edo beherantz korritzeko, mendekotasun-erlazioak

ezagutu behar dira (ncsubj, ncmod.. .).

• Zuhaitzean aukeratutako adabegian kokatu garenean, bertako tokenaren

ezaugarriak aztertzeko nahikoa da ezaugarriaren izena ezagutzea

(kasua, numeroa, posizioa. ..).

Adierazgarritasuna

Lengoaia batek erabiltzaileari adierazi nahi dituen kontsulta guztiak adierazteko

aukera eman behar diola esan dugu. Saroirekin helburu hau betetzen

saiatu gara. Har dezagun, VI.3 taula. Bertan, hizkuntzalari batek

treebankean egin nahi lituzkeen zenbait galdera eta horiek Saroiren kontsulta-lengoaia

erabiliz nola gauzatuko liratekeen ikus dezakegu.

Zuhaitzak modu hierarkikoan nahiz sekuentzialean nabigatzeko eta topatutako

informazioa arakatzeko, hau da, kontsultak egiteko, honako eragile

multzoa definitu dugu (ikus laburpena VI.5 taulan):

• Nabigazio bertikalerako, hau da, mendekotasun-zuhaitzak gurasoetatik

umeetara eta alderantziz korritzeko, gurasoa (“¡”), umea(“!”) eta

uneko adabegia (“@”) eragileak definitu ditugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!