26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

arriro ------> barrido

2.4.7 HERSKARIAK: KONTSONANTE AURREKO HERSKARI AHOSKABEAK GALTZEA

Kanpo-sandhian, alegia, bi hitzetako amaierako eta hasierako kontsonanteak elkartzean,

bilakaera ugari gertatzen dira. Bereziki aipatzekoak dira herskariekin gertatzen diren

fenomenoak. Maiz kontsonante aurreko herskari ahoskabeak ezabatu, galdu egiten dira.

Zenbat eta hizkera arinago edo arduragabeago, orduan eta galera gehiago gertatuko da.

Ostera, hizkera pausatua, zaindua bada, kontsonante gutxiago galtzen dira eta ondorioak

desberdinak izango dira. Bada beste kontu aipagarri bat: sarritan hiztunek hitz bien artean e,

eee tartekatzen dute, eta orduan kontsonanteak ez dira aldatzen (dozenaka adibide jar

daitezke: gisonak e papelak eitten, nik e pasau, puskat e konpondu, beintzet e kotxiek, abariek

e dirue, batzuk e soluen…). Horrelakorik ez dagoenean, eta hizkera arduragabean, herskari

ahoskabeak ingurune hauetan galtzen dira:

2.4.7.1 Herskari ahoskabearen aurrean:

Araua hauxe dugu: t, k → ø / — [+ herskari ahoskabe]

(edo: t, k → ø / — {p, t, k})

a) -t + p- > p: etxoa(t) pentzetan ‘ez diat pentsatzen’, bos(t) peseta, oeta bos(t) pareja.

b) -t + t- > t: esto(t) topetan ‘ez dut topatzen’, ba(t) toketa(n) jatzun ‘bat tokatzen

zitzaizun’, sema(t) ta gutxiau.

c) -t + k- > k: sema(t) kilometro, estutzu(t) kontetan ‘ez dizut kontatzen’, sati ba(t)

kendu.

d) -k + p- > p: ni(k) pentzetan nen ‘nik pentsatzen nuen’, bakasiñue(k) pasetako,

sertzu(k) paesta(n) sien! ‘zertzuk pasatzen ziren!’.

e) -k + t- > t: fraka(k) tarras ‘prakak arrastaka’, kañonaso batzu(k) tieketa’tzen

‘kanoikada batzuk tiratzen zien’, arei(k) tiruek ‘tiro haiek’.

161

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!