26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2) Motibatiboan forma osoagoak (nireaittik modukoak) entzun badaitezke ere, laukian

jarritakoak arruntagoak dira. Bestalde, hiztun askoren artean, -k gabeko aldaerak arruntagoak

dira: niaitti, guaitti… Eta, azkenik, -ATI(K) aldaerak ere entzuten dira: niati(k), guati(k)…

3) Destinatiboan, laukian ipinitakoak ez dira forma bakarrak. Honako hauek ere

entzuten dira: niretzako, iretzako, guretzako, suretzako, suentzako.

Aretxabaletan eta Gatzagan -TZAT ere jaso dugu: nietzat.

4) Instrumentala ez da erabiltzen izenordainekin. Beraz, Aramaion ez dago nitas, sutas

edo horrelakorik. Horien ordez, beste kasuren batera jotzen da, motibatibora gehienetan:

niaittik es in barre ‘nigatik ez egin barre’

guaitti berba iñ ddaue ‘gugatik berba egin dute’

5) Bizidunen leku-kasuetan adlatiboa da arruntena. Ablatiboa ere jaso dugu, baina ez

inesiboa. Honen ordez, soziatiboa erabiltzen da sarri:

nias konfientzie dauko

Bestalde, hurbiltze-adlatiboa (NORENGANANTZ) eta muga-adlatiboa (NORENGA-

NAINO) ez dira erabiltzen; azkena formaz adlatiboa bezala egiten da, eta hurbiltze-

adlatiboak, adlatiboaren formaz gain, beste hau ere har dezake: -RE ALDE(R)A: gure aldea,

sure aldea…

Pertsona-izenordain indartuak

Gorago esan dugunez, Aramaion joera handia dago izenordain indartuak erabiltzeko,

are beste hizkera batzuetan soilik oinarrizko izenordaina aukera bakarra den kasuetan.

Hauexek dira indartuen formak:

neu eu geu seu seueik

238

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!