26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4.1 Sarrera

4 ADITZAREN MORFOLOGIA

Aditza zehatz aztertzeak luze joko luke. Aukera bat egin dugu eta zenbait alderdi

lantzea nahiago izan dugu, interesgarri direlakoan. Aditz-paradigmak ere ematen ditugu,

jakinik eta aitorturik ez direla erabatekoak eta behin betikoak. Gaia, hortaz, ez dago agortua,

ez.

4.2 Tratamenduak Aramaion

Gaur egun Aramaion bizi-bizirik dirauten tratamenduak bi dira: neutroa edo

eztabadakoa eta hikakoa. Azken honetan forma alokutiboak deituak ditugu. Paradigmetan

garbi ikus dezakegu oso bizirik daudela adizki alokutiboak, gutxienez adinekoen artean.

Pentsatzekoa da zenbat eta gazteagoak hiztunak, orduan eta gutxiago (eta okerrago)

erabiltzen dela hikako tratamendua. Baina hau azterkizun geratzen da. Bestalde, hirugarren

erregistro bat ere bada, berorika deitua.

4.2.1 BERORIKA

Bizimodua aldatu den heinean, berorika galtzen joan da. Garai batean ohikoa zen

abadeari 1 berorika egitea. Gaur izango dira batzuk hala tratatuko dutenak, baina askoz

gehiago zu egingo diotenak, eta ez gutxi berarekin hika arituko direnak. Gaur egun adinekoek

bakarrik dute erregistro horren berri, eta eurek ere ia ez dute erabiltzen.

1 Baina ez abadeari bakarrik, jakina. Irakurri bestela Barajuengo hiztun baten lekukotasun polit hau: Ba guk e, bueno!, beroi e baitte

betinaixuei tte be bai, e? Merikuei tte danai. Ola gisonak de… seoser sienai, danai beroi" (…) "Da gure amak atzen-atzenearte be bai, arek

abariei be beroi itte(n) tzen ointxe be, bueno, larogeta amalau urteas il san da, arek abariei be beroi itte(n) tzen" (…) "Da gisonak ola

[txapela eskuarekin ikutu] eitte(n) tzien txapelai be: "atzaldeon", da txapelai ola, abariei, e?" (…) Txapelai ikutu: "Atzaldeon. Atzaldeon

euki bedi, atzaldeon euki bei".

271

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!