26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gauzatzen:

Erregela ez da betetzen bokal bien artean kontsonante bat galdu bada:

gogorra ------> goorra

Hitz-mugan ere ez: giro ona, olako opill.

OE > UE: basoetan ------> basuetan

zoroena ------> soruena

Hala ere, bokal bien artean kontsonante bat galdu bada, orduan ez da erregela

ohera ------> oera

errobeta ------> erroeta ‘erreguta, xerra’

Ezta kanpo-sandhian ere: asto ederra, lo eiñ, olako erromerixa, urrengoko egunien.

Gatzagan, Aramaion eta Leintzeko gainerako herrietan ez bezala, e + a > ia da

zenbaitetan (jentia), eta o + a > ua (astua).

2.2.4 /I, Iª__ + V/ ARTEKO [S] EPENTESIA

Aramaioko hizkeran i (eta iª erdibokala) eta beste bokal baten artean [S] (idatziz )

sabaiaurreko frikaria tartekatzen da. 1 Epentesi hau Deba ibar osoan eta Markinaldean da eza-

1 Atutxak (1995: 221) zalantzak ditu kontsonante horren izaera ahoskabe edo ahostunaz. Hona bere hitzak: "(…) i + a = ixe dugu. Zer dugu,

baina, x hori, frikari sabaikari ahoskabea [š] ala ahostuna [ž]? Gure ustez, frikari sabaikari ahostuna da kasurik gehienetan, eta hala jarri

dugu. Dena den, beste batzutan ahoskabearen aldeko azaldu gara. Fenomeno honek garapen luzeago batetako lana eskatzen du, nire ustez,

azkenean ez baitut argi transkribatzerakoan dudan zalantza den edo benetan bi aldakiak ematen diren Aramaion. Dialektologia manualetan

ere, Gipuzkoako bizkaierak ahoskaberantz jotzen duela agertu arren, Aramaion ahostuna entzun daitekeelako eritziren bat aurki daiteke".

Bai, horrela esanda, egia da Aramaion entzun daitekeela ahostuna. Baina Aramaion non? Aramaio oso zabala baita. Atutxak aipatutako

manual horietako bat UEUk argitaraturiko Euskal dialektologiaren hastapenak (2. edizioa 1987koa) izan daiteke. Izan ere, liburu horretako

24. orrian esaten baita, besteren artean, Amurizaren arabera Gernikaldean, Durangaldean, Lea Ibarran, Deba Garaian eta Aramaion idxe

egiten dela, hots, Atutxak aipatutako kontsonante ahostuna.

Ikusi dudanez, dena dela, Aramaion eta Deba Garaian, Oletan izan ezik, ez dago horrelakorik. Eta horixe bera diosku Pedro Pujanak (1995:

262), Atutxaren artikulua datorren liburu berean (Urkiza 1995). Hara zer dioen Oleta (jatorrizko izena Muxika-Olaeta dela dio berak) eta

Aramaioko ekialdearen artean hizkuntzaren erabileran dagoen ezberdintasunaz diharduelarik: "Arazo hau zerbait argituz, zerau ganeratu

dagidan: Oleta eta inguruko berbakuntzaren bereizgarrienetako bat -dx- fonema edo hotsa da, Aramaio ekialdekoa -x- dalarik. Argibidez:

Oletan honan hitz egingo da: "Gaur eguerdidxen txoridxek eta erbidxe dxan eta dxan egin dxuaguz". Aramaioko ekialdean, barriz,

honelantxe: "Gaur eguerdixen txorixek eta erbixe jan eta jan egin jittuagu". Esaldiok berbakuntza batenak diranik esan ete ledike?". Bat

nator erabat Pujanarekin.

96

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!