26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5.1 Sarrera

5 MORFOSINTAXIA

Morfosintaxia dela eta, galdeketa bidez lortu ditugun erantzun gutxi batzuk kenduta,

beste guztia testu libreetatik atera dugu, hiztunen hizkera naturaletik. Bistan da hemen ez

dagoela dena, baina bai Aramaioko hizkeraren ezaugarri nagusiak. Hala uste dugu behintzat.

Izenburuetan, mendeko perpausetako atzizki menderagailuak batuan ipiniko ditugu,

baina Aramaion askotan atzizki horien aldaerak erabiltzen dira.

5.2 Bi zenbatzailearen kokagunea

Mendebalean, ezaguna den legez, bi zenbatzailea izenaren eskuinetara ezartzen da.

Baina badirudi ezkerretara jartzeko joera indartzen doala. Koldo Zuazok dioskunez (1999c:

43), Debabarrenean hori gertatzen da, Oñati ere barruan dela. Soraluzen, Arrasaten eta

Elgetan eskuinean zein ezkerrean jartzen ei da.

Ikus dezagun zer gertatzen den Aramaion.

Zalantzarik gabe, joera nagusia bi zenbatzailea izenaren eskuinetara jartzea da, ondoko

adibideetan ikus dezakegun legez. Alde batetik, izen sintagma absolutu mugagabean denean:

Ordu bi tt’erdi ero iru ordu ‘Ordu bi eta erdi edo iru ordu’

Anai bi sien ‘Anaia bi ziren’

Arrautza bi eskatu sittuen ‘Arrautza bi eskatu zituen’

Da orduko ume bi ero bagauken ‘Eta orduko ume bi edo bageneuzkan’

Killue erriel bi ‘Kiloa erreal bi’

Enda eosen txixillu aundi bi ‘Eta zeuden zizeilu handi bi’

Ta erri-irixek eote(n) sien pare bi iguel, sarri ‘Eta herri-idiak egoten ziren pare

bi igual, sarri’

391

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!