26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

A) -a + a > -ie: aistie ‘ahizpa’, arrebie, banderie.

B) e > a/r@___: bardiñ, barri, txarri (baina baserri, gerri…).

A) ezaugarria erabatekoa den bitartean (hortaz, arau fonologikoa da), B) hitz batzuetan

bakarrik gertatzen da eta ez dugu arau fonologikotzat hartzen. Azken hau aldaera lexikoetan

sartuko dugu. Baina honek ere badu bere garrantzia, izan ere, hizkera batean barri eta txarri

esateak mendebaleko euskararekin lotzera baikaramatza.

Aurrekoarekin lotuta, beste kontu bat ezaugarrien balioa litzateke: arauez ari garela,

guztiek berdin balio dute? Ala haien arteko hierarkia bat ezarri behar dugu? Ez da kontu

erraza. Gutxienez komeni da bereiztea sistema fonologikoari dagozkion arauak alde batetik,

eta fonetikari dagozkionak, bestetik.

Arauak, bestalde, ez dira bakarrik gertatzen, “elkarren eraginpean daude eta

interesgarria litzateke sistema ikertzea gero erkatu ahal izateko” (Gaminde 2002: 14). Honek

lotura du arau fonologikoen ordenarekin. Arauak modu batean ordenatu edo beste batean

ordenatu, emaitzak desberdinak dira. Elkarren artean ordenaturik daude, beraz. Adibide bat

emango dugu: Aramaioko alabie, alkatie, ogixe eta lagune hitzak azaltzeko hainbat arau

formulatu beharra daukagu, eta ordena jakin batean. Honako hauek dira arauak:

(1) a > e / __a

(2) ø > x / i__a

(3) e > i / __a

(4) a > e / i, u (C)__

/alaba-a/ /alkate-a/ /ogi-a/ /lagun-a/

(1) alabea ——— ——— ———

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!