26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4) Bestalde, Atutxak (1995: 227, 230) esaten duenaren kontra, nik ez dut sumatu

singularraren eta pluralaren arteko bereizkuntzarik azentuan oinarrituta. Alde batetik, berak

bereizten ditu datiboan onei (oní ere bai) / ónei. Nik singularrerako oni jaso dut bakarrik.

Bestetik, 3. gradurako arén/áren bereizten ditu azentuaren aldetik. Nik ez dut sumatu

horrelako desberdintasunik.

5) Destinatiboko pluraleko formetan polimorfismoa dugu: orrendako horretaz gain,

orreindako eta orreiendako ere entzun ditut.

6) Motibatiboan beste aldaera batzuk ere entzun daitezke: oneaittik/oneikaittik,

orreaittik/orreikaittik, areaittik/areikaittik.

Erabilerari dagokionez, berriz:

1) Kasu instrumentala ez da ezagutzen. Haren ordez, motibatibora jotzen da: ori

gastiorreati iñ ddau berba ‘hori gazteorregatik egin du berba’.

2) Bizidunekin inesiboa zail da entzuten. Soziatiboa erabiltzen dute haren ordez:

esperantzie dauket areas gastias

fixeta(n) nas orreikin gisonokiñ

3) Denbora adierazteko, izena + on(e)tan egitura erabiltzen da: sasore onetan; ointxe

iru-lau urte ontan.

Eta zertan galderaren ordainak ontan, ortan, artan dira: ortan dediketa(n) sienak

‘horretan dedikatzen zirenak’; neskatilla geixenak ortantxe ibilltte(n) sien, areikin jolasien

‘neskatila gehienak horretantxe ibiltzen ziren, haiekin jolasean’; iketza betetan ibilitte nau

artan be ‘ikatza betetzen ibilita nago hartan ere’. Artan dela eta, esan behar da mendebal

gehienean ez dela aldaera hori erabiltzen, atan/aretan aldaerak baizik. Arrasaten eta

Gatzagan, aldiz, onetan eta orretan jaso ditugu.

242

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!