26.08.2013 Views

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa) Jakintza-arloa ...

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4.10.3 ADITZ-ORTOGRAFIA

Lan osoan koherentzia gordetzearren, hemen ere ahozko berezitasunak gorde ditugu

adizkiak idaztean:

- ‘H’ ez dugu idatzi.

- s/z > s, eta tz/ts > tz.

- Bustidurak idatzi ditugu: ll, ñ, tt, dd: dabill, abillen; nabiñ, jakiñat; dittuk,

gaittuk; baniñddu, iñddeket.

NOR-NORI-NORK saileko hitanoan badugu bustidura berezi bat, itxura guztien

arabera adierazgarria izan daitekeena: jutxat, jutxau, jutxan.

4.10.4 ADITZ-PARADIGMEN AURKEZPENA

Ohikoa denez, guk ere aditz-paradigmak tauletan ipini ditugu.

Eztabadakoa eta alokutiboa batera jarri ditugu, gelaxka berean: 1. lerroan eztabadakoa,

2.ean gizonezko hitanoari dagokiona eta 3.ean emakumezko hitanoari dagokiona.

Aldaerak oharretan ipini ditugu. Tauletan eta oharretan datozen adizki eta aldaera

gehienak geuk jasoak dira, baina interesgarri ikusi dugu Yrizarrek (1992) dakartzan zenbait

aldaera guk jaso gabeak sartzea. Yrizarren lanetik jasotako aldaerak direnean, ‘Y’ jarriko

dugu parentesi artean. 1

1 Tauletan dakartzan paradigmak hartzen ditut aintzat. Paradigma horiek osatzeko, Etxaguen auzoan Patxi Uribarrenek 1974an eta Ambrosio

Bergaretxek 1981ean jasotako datuez baliatu zen Yrizar. Tauletatik aparte, oharretan beste aldaera mordoa dakar (beste iturri batzuetatik

hartuak), baina ez ditut kontuan hartu.

320

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!