22.04.2013 Views

Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak

Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak

Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hitzaurrea

Berrargitaratzen den tesi hau 1995.ean bukatu nuen. Tesia eskuratzeko

zailtasunak ez zeuden arren (Interneten eskegita zegoen), interesgarria iruditu

zait argitalpen digital hau bideratzea, euskarazko tesien bildumaren barruan,

etorkizunerako berme bat delako eta bilduma osatzea bera oso proiektu

garrantzitsu iruditzen zaidalako.

Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak izeneko tesia ez da

lan isolatu bat izan. Garai berean gure elkarlanaren emaitza izan zen Miriam

Urkiaren tesiarekin (Euskal morfologiaren tratamendu informatikorantz) batera

euskal morfologiaren deskribapen konputazional osoa berreraiki dezake

horretan interesatuta egon daitekeena.

Bion lana elkartuta liburu bat argitaratu genuen UEUren eskutik 2002 urtean

gradu-ondoko ikasketei begira: Morfologia konputazionala: euskararen

morfologiaren deskribapena.

Abiapuntu honetatik lan-ildo oparoa sortu genuen IXA taldearen barruan.

Aplikazioaren aldetik Xuxen zuzentzaile ortografikoa izan da bere agerpen

ezagunena, ezinbesteko laguntza hainbat idazle, itzultzaile, irakasle zein

ikaslerentzat. Bertsio 1 anitz sortu dira eta, beste zereginen artean, bertsio

horiek sortzen eta egokitzen dabilen enpresa bat: Eleka 2 . Baina, aplikazio

xuxen horrez gain, analizatzaile morfologikoa oinarrizko tresna izan da hainbat

proiektutan: corpusgintzan testu-masa handiak analizatzeko prozesuaren parte

gisa 3 eta erdaretatik euskarara itzulpen automatikoan euskararen sorkuntza

bideratzeko 4 esaterako.

Aplikazio berriak bideratzeko ikerketa ezinbesteko urratsa izanda ezin aipatu

gabe utzi tesi honen jarraipen zuzena izan zen Nerea Ezeiza lagunaren 2002ko

tesia: Corpusak ustiatzeko tresna linguistikoak. Euskararen etiketatzaile

morfosintaktiko sendo eta malgua. Ondoren IXAko taldekide batzuk urrats

garrantzitsuak eman duten prozesaketa sintaktikoan eta semantikoan 5 .

Tesiaren edukiari erreparatzeko gai nagusiak aipatu nahi ditut banan-banan:

• Egoera finituko morfologiaren inguruan. Bigarren kapitulua da eta

morfologia konputazionalaren urte emankorrenak deskribatzen ditu.

Dena den azken urtetan egindako aurrerapenetan interesatuta dagoena

2007an argitaratutako Computational Approaches to Morphology and

Syntax liburuarekin osa dezake lana.

• Prozesadore morfologiko bat euskara estandarrerako. Bertan

deskribatzen dena gaur egun guztiz baliagarria eta erabilgarria da,

Xuxenen erabiltzen jarraitzen da aldaketa gutxirekin. Azken urtean

software librera egokitze aldera foma 6 konpiladorearekin bateragarri izan

dadin erregela paraleloak sekuentzialak bihurtu ditugu lan gehiegirik

gabe. Lan hau momentuz ingelesez 7 baino ezin da kontsultatu.

• Analizatzaile sendoa osatzen. Parte hau izan zen tesiaren alde

berritzaileena, bertan proposatzen baitira soluziobideak aldaeren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!