12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoaEuskararen 'ez-herria'Euskararen V. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Datuetansartu aurretik, kontu batek ematen du atentzioa: lehen aldiz, Araba, Bizkai etaGipuzkoako datuak Euskal Herriko gainerako lurraldeetakoetatik bereizita emandituzte. Beraz, Euskal Herriko inkesta soziolinguistikorik ez dago oraingoz. Ez dagojakiterik euskararen lurralde osoan egoera hobetu edo okertu den, euskaldunenkopurua handitu edo gutxitu den... Euskararen herriaren argazkirik ez dago.Euskararen ez-herria jarri dute berriz ere begien aurrean.Eta hiru administrazio eta bi estatutan banatuta dagoen herriaren kasuan, egoerahorren azpian erabaki politiko bat dagoela susma daiteke. Ez dute jakinarazi eaeremuren batek erabaki duen ez duela nahastu nahi besteekin edo hirurekhitzartutako erabakia izan den. Baina jakina da ondorioa: euskararen arloan ere, arlolinguistiko eta kultural hutsean ere, herri honen izatea eta agertzea mingarri zaieagintariei. Ez dute euskararen herriaren argazki osorik ikusi nahi. Argazki puskatuaaurkeztu dute, ikusten ez dena ez dela existitzen sinetsita, beharbada.<strong>Hizkuntza</strong> eta politika ez direla nahasi behar sarritan aipatzen duten horiek azaldubeharko lukete ea zer arrazoi linguistiko eta kultural dauden erabaki horren azpian,kosta egiten baita politikatik haragoko ziorik igartzea.Bestalde, inkestaren mami hutsari erreparatuta, kezkarako arrazoi ugari daude. Hala,datu batean azal daiteke ez aurrera ez atzera dabilen hizkuntza baten ataka estua: 10urtean bi puntu eta erdi bakarrik igo da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskaldunenkopurua. %29,4 ziren euskaldunak 2001ean eta %32 dira gaur egun. Alegia, geldirikgaude. Ezagutzak ez du aurrera egiten. Erabilerak atzera ere egin du. Orain arteindarrean egon den hizkuntza politikak ez dakar normalizaziorik. Kale itsu bateangaude, eta herritarren borondate hutsean oinarritutako ereduak ageri-agerian azalduditu bere mugak.Etorkizuna izango badute, euskarak eta euskaldunen komunitateak benetako bultzadabehar dute, benetako lege babesa. Eta, horretarako, erakundeek berebiziko arduradaukate. Arriskuan den hizkuntza gutxitu baten geroa bermatzeko, orain arteko bainoaskoz ere politika ausartagoak eta zorrotzagoak behar dira. Orain arteko bideamugaraino iritsi da, eta alternatibak eskatzen ditu. Abiadura motelean doan trena,geratu ez ezik, atzera egiten hasteko zorian dagoelako.Iñaki Petxarroman

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!