12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekainaBeste olatu batUrteak badoaz, eta gero eta argiagoa daberreuskalduntze estrategiek goia jo dutela.1960-70eko olatuak ekarri zituen kulturpizkundea, euskararen estandarizazioa,alfabetatzea, ikastolak... Mendeetan atzeraegin zuen euskarak, lurraldearen gehieneangaldu zen; 1960ko olatu hark lortu du maldanbeherako tendentziari apur bat eustea. Eustea,ezen ez joera irauli eta gorantz jartzea. Ipareta ekialde gehienean gain behera jarraitzendu; Gipuzkoan, Bizkaian eta Arabanemendatu egin da kopurua, baina azkenhamarkadan apenas egin duen goraeuskararen erabilerak, InkestaSoziolinguistikoak azalarazi duenez.Euskaltegietan goia jo zuen ikasle kopuruak.Hezkuntzak bere mugak agertu ditu. Etalegezko babesak ere ezer gutxirako balio du.Edo hori erakusten dute, bederen, Behatokiakurtez urte jasotako kexek. Administraziopublikoak pilatzen ditu, izan ere, kexagehienak. Joera iraultzeko borondaterik edoahalmenik ez du Jaurlaritzak; EuskararenLegea eta ofizialtasunaren aitortzagorabehera, euskal hiztunek horma batenkontra buruarekin kolpeka jarraitzen duteadministrazio publikora jotzen dutenbakoitzean, beti galdera bera eginez berenburuei: «Aurreko horrek jakingo ote dueuskaraz, edo erdaraz hasi beharko otenatzaio?». Adibide pare bat: Osakidetzak,lanpostuak emateko, jaitsi egin du euskaraezagutzearen balioa; euskaldunak identifikatueta euskararen erabilera sustatzeko tresna batenkargatu eta, gero, erabiltzeari uko egin dioOsasun Sailak.Nafarroako egoera begien bistakoa da; dirulaguntzak xuhurtzearen eta eskubideaklurralde eremuaren arabera murriztearenondorioak zein diren azaldu beharrik ez dago.Euskararen presentzia ezabatzeko «politikaplanifikatua» du UPNren gobernuak, GarbiñePetriatik salatu duenez. Eta Ipar EuskalHerrian euskara oroitzapen bihurtzeko bideahartzen ari da.Enpresa pribatuek ere badute zer egina, bainaeremu publikoko erakundeek erantzukizunargiagoa dute. Eskubideez ari diraeuskaldunak, eta administrazio publikoaridagokio eskubideak begiratzea. Baina zermezu ematen ari dira administrazio publikoakherritarrei eta eragile pribatuei, legeakbetetzeko eta betearazteko modurik egiten ezbadute? Euskarak, bistan da, legezko deneremuan ere apaingarri izaten jarraitzen du.Mendeetako galerari buru egiteko,euskalgintza sortu zen duela mende erdi.Olatu hark irauli zuen joera. Baina inoizgoraka hasiko bada, beste horrenbestekoahalegina egin beharko dute euskal hiztunek.Bestela, jarraituko du Behatokiak, berriz ere,herritarren kexak jasotzen.Mikel Peruarena

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!