12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

urria urria urria urria urria urria urria urriaEuskalerria Irratiari jarduteko lizentziarik ezematea ere «berrikusi» behar duela esaten diotxostenak Nafarroari. Hauek dira txostenarenondorio nagusiak:Hedabideak: Euskarazko eskaintza sustatu beharduen oharra Nafarroari«Gutxienez», euskara hutsezko irrati batek etatelebista batek jardun behar dute Nafarroan,<strong>Hizkuntza</strong> Gutxituen Itunaren arabera. Hortaz,agindu hori urratzen ari dela seinalatu dioEuropako Batzordeak Iruñeko gobernuari.Nafarroan EITBren seinalea galtzeko gertatuden guztiaren berri jasotzen du Europako adituentxostenak, eta ondorio argia ateratzen du, nahizeta UPNren gobernuak esaten duen seinale horihedatzearen kostua ez dagokiola berari:«Nafarroako agintariek EITBren emankizunabermatu behar dute, ez soilik euskal autoritateeninteresa delako, baizik eta bere betebeharradelako; horrek esan nahi du emankizun kostuakbere gain hartu behar dituela». Beraz, euskarazkoirrati bat eta telebista bat sortzeko, edo EITBrenirrati-telebista seinaleak bermatzeko agindu dio.Euskalerria Irratiari buruzko oharrak ere egindizkio Europak Nafarroari, lehenago ere egin izanduen bezala. Gobernuari gogorarazi dioIruñerrian euskara hutsean emititzen duen irratibakarra dela, eta, beraz, «jarrera positiboagoa»hartu beharko lukeela irrati horrekin. Zehazki,irrati lizentzia eta diru laguntzak behin etaberriro ukatzeko joera «berrikusi» beharkolukeela esan dio.Beste komunikabide batzuen egoera ere aintzathartu du txostenak, Xorroxin eta Xaloa telebista,esaterako. Eremu euskaldunean, batik bat,euskarazko telebista pribatuentzako laguntzakhanditzeko eskatu du Europak. Bestalde,nabarmendu du Nafarroako Ikus-EntzunezkoenBatzordean ez dagoela euskal hedabideenordezkaririk, eta horrek aniztasunaren aurkaegiten duela. Ordea, Eusko Jaurlaritzakhedabideentzako onartutako araudiak euskararengarapenerako egokiak direla nabarmendu du.Hezkuntza: Ingelesa oinarri hartzen dutenirakats-ereduekin zalantzakEuropako Batzordeak ez du kritika nabarmendikegin irakaskuntzari dagokionez; administrazioekeuskarazko eskaintza, orobat, bermatzen dutelauste du, jasotako datuen arabera. BaitaNafarroan ere, ohar batzuk egin dizkion arrenIruñeko gober nuari: oroitarazi diounibertsitatean euskarazko hezkuntza eskaintzerabehartzen duela <strong>Hizkuntza</strong> Gutxituen Itunak, etagaldetu dio ea egia den eremu mixtoko gurasobatzuek beren patrikatik ordaintzen dutela semealabakeskolara eramateko garraioa. Eremuerdaldunean ere D eredua finkatzeko urratsakegin direla uste du Europak. Bestela, gomendioorokorrak eman dizkie Hegoaldekoadministrazioei; batik bat, Lanbide Heziketa etabigarren hezkuntza euskaraz eskaintzekohelburuei eusteko aholkuak emanda.Kezka bat, ordea, bai agertu du EuropakoBatzordeak; alegia, ingelesa oinarrizko hizkuntzagisa erabiltzeak euskararen ezagutzari zer-nolaeragin diezaiokeen. Alde horretatik, Nafarroakoagintariei eskatu die argitzeko euskarazko zenbateskoletan jarri diren abian ingelesezko ereduak —TIL eta British—, eta horrek euskarazkoirakaskuntzan zer eragin duen argitzeko.Nafarroan tokiko historiari eta hizkuntzariburuzko irakasgaiak nola bermatzen dituztenazaltzea ere galdegin dio. Jaurlaritzari, berriz,hiru eleko eredu berriaren barruan euskarazkoirakaskuntza bermatuko dela ziurtatzeko eskatudio.Estatu administrazioa: Langile euskaldungehiago, «proportzio egokia» hartzekoEstatu administrazioak hizkuntza gutxituekin

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!