12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoabizi nahi dugula, euskarazko hedabideakbehar ditugula), eta ezezkoa jaso dugu behineta berriro… Argumentu berriak osatu etaostera hasi eskean… Menderatzaileari errentahandiak eman dizkio gure jokabide horrek,sinbolikoak batez ere, eta gure aldetik urratsikaurreratu ez dugunez, ahotsaren jabelegitimatu dugu gure jarrerarekin, baitalegearen beraren eta egiaren jabe ere. Etaindar erakustaldi galantak egiteko baliatu duteeuren posizioa gu kikiltzeko, oldarneurrigabeen ondorioz biktima bihurtzeraino(nahiz eta «biktima papera aldarrikatzen ibiliez», Iñaki Uriak dotore idatzi zuenez,berripaper honetan Euskaldunon Egunkariazarratu zuteneko bederatzigarrenurteurrenean). Izugarrikeria hari herriakneurriko erantzuna eman zion Donostiakomanifestazioarekin.Baina euskarazko hedabideok urteetan pairatuizan dute eta pairatzen dihardute bestemenderakuntza mota bat, «leunagoa»formetan, baina etengabe erasaten diena.Bourdieuk dioenez, azpiratzeko era sotilhoriek bene-benetakoak dira, eta larderiazbaliatu ohi dira mehatxukeriara jotzeko.Oharkabean pasatzeko moduko keinuak dira:hizketa tonu leunetan gauzatuak, begiratuzigortzaileetan mamitzen direnak, disimulukoerrietatxoak eta txiste errazen erdian tatiegiteko solasaldiak… Ez da erraza horiei nolaerantzun behar zaien asmatzen. Pentsalarifrantsesak argitzen du: edozein delarikerantzuna, guztiz neurrigabea izan den itxuraemango dio menperatzaileak. Zertan tematu,beraz, harriaren kontra pilota jaurtika?Euskal hedabideek berriki egin dutenagerraldi bateratuari oso alderdi positiboaikusi diot: Administrazioari egindako eskaerakeskaera, ez dira horretara mugatu: barnetikbegiratuta zehaztu dute aurrerako bidea, erdalhedabideen ereduetatik at, eta haien praktikeibegiratu gabe. Azken batean, euskalhedabideen esparrurik eraikitzekotan, irizpidepropioekin ekin beharko zaio lanari, hedabide(menderatzaile) erdaldunen uztarpetikbananduta. Komunikazioaren etaInformazioaren munduan onargarri direnirizpide bakarrak hedabide sistemaridagozkionak dira, eta horiek berdin balio duteeuskal hedabideentzat zein erdarazkoentzat.Euskarak ez die itzalik egiten erdarei. Beharrikere ez. Baina, sakonean, erdal hedabideak ezal dira beldur euskarazkoek kentzen dietennegozio puskagatik? Ez hori bakarrik: euskaraardatz duen nazio ikuspegitik, euskalhedabideek etorkizuna eraikitzeko gidaritzalana bete dezakete. Eta orduan bestekomunikabide batzuk izango dira bigarren etahirugarren mailakoak... Zer esanik ezhorietatik zabaltzen diren dikurtsoak.Euskarazko ala erdarazko hedabideak izan,merkatuaren legeak dira aldatzen direnak(Bourdieu berriro). Eta hor, amigo!, EuskalHedabideen Esparrua sortzea eta indartzea ezda erdarazkoen mesederako. Ez dezagun begibistatik galdu ideia hori.Ez etorri esaten euskarazko hedabideek ezdutela nahikoa hartzaile, ez direla negozio, ezdutela etorkizunik, eta antzeko argudio guztizfaltsuak. Krisi madarikatu hau ere aukeranetorri da: errua bota eta leun-leun, zuri-zuri«euskal hedabideentzat ez dago dirurik»esatea da errazena.Eta, bestalde, non gaude Egunkaria itxi etabiharamunean Egunero-ren 50.000 aleakerosteko bulkada izan genuen euskaldunok?Beatriz Zabalondo

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!