12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

abendua abendua abendua abendua abendua abendua abendua abenduaEta hiru: «Banaketa egin arte, gurasoek izangodute hizkuntza hautatzeko modua. Nahi dutenaez badago sare publiko edo itunpekoan,pribatura jo ahalko dute, gastuak administrazioeiutzita».Hiru alor horietatik, ondorioak ere hiru. Bat:euskarazko murgiltze ereduak ezbaian jarri dituPPk. Bistan da neurri horrek Katalunian izangoduela eragin handiena gaur-gaurkoz, bainaHego Euskal Herrian aurrera begirako pausoakbaldintza ditzake. Lehen ere egin izan dirasaioak —euskara irakats-hizkuntza gisa jarrizHaur Hezkuntzan, esate baterako—, eta badiraestilo horretako proposamen gehiago ere;besteak beste, Kontseiluak eginikoa: Ikasleeuskaldun eleanitzak sortzen.Bi: egungo ereduak eta hiru eleko proposamenakolokan egon litezke. «Oreka» hartu du ahotanWert ministroak. Ikusteko dago D ereduaorekatutzat hartuko ote duen —ikasgai guztiakeuskaraz, Gaztelania izan ezik—. Areago, hirueleko ereduarekin zer gertatuko litzatekeen ereez dago garbi —euskarak, gaztelaniak etaingelesak orduen %20, euskarari kasu bereziaeginda—; Jaurlaritzako iturriek dioteproposamena ikusita ez dutela argi PPk zerjarrera hartuko ote lukeen ereduarekiko.Eta hiru: adostasunik ezak erabatekoezegonkortasunean sar dezake hizkuntzeiburuzko gaia. Zirriborroak dio «hezkuntzaadministrazioei» dagokiela hizkuntzen banaketazehaztea; hots, Espainiako Gobernuari, etaGasteizkoari eta Iruñekoari. Eta adostasunik ezbadago? Aurreikusi du hori Wertek; sarepublikoan edo itunpekoan ez badute aurkitzennahi duten ereduko ikastetxerik, sare pribaturajo ahalko dute, gastuak administrazioaripasatuta.Wertek nabarmendu du neurri horiek ez direlahizkuntza koofizialen aurkakoak. EspainiakoAuzitegi Gorenaren epaia ekarri du gogora;Kataluniako murgiltze eredua atzera bota zuen.«Epaiak betetzea da helburua. Ez gara arikatalanari garrantzia kentzen». Esan dugaztelaniak izana behar duela eskoletan, «ezizena soilik».Irakats hizkuntzei buruzko legeak jartzeaerkidegoen eskumena izan da orain arte. Wertekukatu egin du eskumenak kentzen ari dela.«Diziplina jarri nahi dugu».CURRICULUMAOinarrizkoa, estatuaren eskuBerritasun nagusia hizkuntzei buruzkoa badaere, Wertek beste urrats bat egin duzentralizazio bidean: iragarri du estatuak beregain hartuko dituela «enborreko» ikasgaiak.Honakoak: Gaztelania, Atzerriko hizkuntza,Matematika, Gizarte Zientziak, Natur Zientziak,Biologia eta Geologia, Fisika eta Kimika,Geografia eta Historia, Filosofia eta Latina.Portzentajeei buruz hitz egin du orain arteWertek —Madrilek edukien %65 ezartzeaz,orain baino hamar puntu gehiago—; oraingoplanean dio estatuari dagokiola «enborreko»ikasgaien edukia ezartzea. Wertek ulertzeraeman du Madrilek ezarriko duela eduki osoosoa.Zeresana beste ikasgai batzuetan izango duteHegoaldeko erakundeek eta ikastetxeek,«arinagotzat» jotzen dituzten ikasgaietan:Gorputz Heziketa, Erlijioa edo ordezkoa, Artea,Musika, Teknologia, Kultura Klasikoa,Atzerriko bigarren hizkuntza... Bistakoa daaldea. «Enborreko» ikasgaiek gutxienez orduenerdiak hartuko dituzte; erkidegoen eskudaudenek, gehienez ere erdiak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!