12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatza maiatzaDonostiatik Tafallara,Tafallatik BidankozeraIritzia<strong>2012</strong>/05/19Ongi asko laburtu dute Kontseilukoek erronkarenfuntsa: kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntzapolitikarako eskubidea eta estatus egokia (berezkoa,ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa)Ez da jota baten izenburua, dirudien arren.Donostian aurkeztu zuen Kontseiluak euskararengutxienekoak biltzen dituen adierazpena (http://issuu.<strong>com</strong>/kontseilua/docs/euskararengutxienekoak),duela aste batzuk. Maiatzaren 12an,berriz, Tafallan ospatu zen Euskararen Eguna. Gaur,Bidankozen eginen da Uskararen Eguna,Erronkariko hizkeran «uskara» baita gurehizkuntzaren izena. Tafallan eta Erronkarineuskarak atzerapen handia pairatu du azkenengomendeetan. Tafallan, jakina, askoz ere lehenago hasieta aurreratu zen galera, Erronkariko azkenuskaldun zaharren ahotsaren oihartzuna oraingozaditzen delarik. Tafallan nahiz Erronkarin, EuskalHerriko hainbat lekutan bezalaxe, jende frankorenlanari esker, joera itzuli da. Gainbeherari aurre egineta geure hizkuntzaren soinu goxoak aditzen dira,berriz aditu ere, haur, gazte eta euskaldun berrienmintzoan.Eduardo Galeanok idatzia du bi astetik behinhizkuntza bat galtzen dela. Gurea ez dago, zorionez,zorigaitzeko zerrenda horretan. Hil ez den neurrian,bazter- tua izan zen lekuetara itzuli da, oro harindartzen ari delarik. Bidea zaila izan dela begibistan dago. Oztopoak ez direla desagertunabarmena da, halaber. Euskararen aurkakoerasoak ugaltzen dira, oraingoz ere, esparruinstituzional, mediatiko, ekonomiko eta irakaskuntzamailakoetan, esaterako, bigarren (batzuetan,hirugarren edo, makurrago, azken) hizkuntzarenestatusa duelarik. Marra gorriak, bestela esanik,euskararen gutxienekoak, aipatzen zituztenKontseiluko kideek egin zuten ekitaldi argigarribezain hunkigarrian. Lodosa-Sartagudakoikastolako ikasleenzailtasunen berri izangenuen bertan, besteak beste.Tafallan eta Erronkarin, beste hainbat lekutanbezalaxe, badakigu zer-nolako hormen kontra jobehar den halako lehia batean.Egindako lanak fruitu ederrak ekarri ditu. Lana ezda bukatu, alta, eta gauzak horrela, bat natorKontseiluko lagunekin. Herri mugimenduareninurri lanaren bidetik segitu behar da, baina ezhortik soilik. Irekitzen ari den, irekitzen ari garen aroberrian, euskarak bere lekua behar du. Gertatu da,tamalez, beste hainbat prozesutan, estaturik gabekoherriaren jatorrizko hizkuntzak baztertuta segituduela, beste hainbat esparrutan aurrerapen handiakemanik ere.Ez dugu halakorik nahi Euskal Herrian, eta gerta ezdadin neurriak hartu behar ditugu. Gutxienekohoriek egindako ahalegin erraldoiaren araberakooinarriak dira. Ongi asko laburtu duteKontseilukoek erronkaren funtsa: kanpo eskuhartzerikgabeko hizkuntza politikarako eskubideaeta estatus egokia (berezkoa, ofiziala,lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa).Gutxieneko hauek aintzat hartu behar diraeraikitzen ari den egoera berrian.Euskarak agertoki politiko-instituzional berria behardu, nabarmena baita gaur egungo erronkei beharbezala aurre egiteko estatus berriaren babesaderrigorrezkoa dela. Xalbadorrek ere argi esan zuen:«Izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria dagorputza, hizkuntza bihotza; bertzetik berexteanbitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hil hotza».Bazter dezagun behin betiko hil hotza!Floren Aoiz

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!