12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoa martxoanazionalitatea ematen du». Eta IrrienLagunek abesti ezagun batean dioten bezala,«Atzerritar bat tokatuz gero, hurbildueuskaraz, behintzat; zeren bestela, ulertuko dueuskara ez dela beretzat».Etorri berrien seme-alaba gehienak, Aereduan matrikulatzen dira. 2010/2011koikasturteko EAEko datuek diotenez,baieztapen hori ez da egia. Etorkinen semealabenartean, %28,50 A ereduaneskolaratzen da, %31,42 B ereduan eta%40,08 D ereduan. Hortaz, gehienek, eredueuskalduna aukeratzen dute beraien semealabenikasketetarako. Gainera, azken hiruurteetan D eredua igo da. Hala ere, harreraherriaren erantzukizuna da guraso etorriberriei seme-alabak D ereduanmatrikulatzearen abantailez informatzea.Gure seme-alaben ikasgeletan haur etorriberriak egoteak, bertakoen euskara mailan etaerabileran eragin negatiboa du. Kasuhorretan arazoa orokorra da, etorri berriakduden ikastetxeetan zein ez daudenetan. Gauregun, ikastetxe askotan euskara mailaren etaerabileraren kezka oso nabarmena da, bainahorren errua ez daukate etorri berriek;arazoa, hezkuntza sisteman eta, oro har,jendartean errotzen da. Haurrek aisialdikoeskaintza gehiena edo hedabideen eragina, ezal dute erdaraz jasotzen? Haurrek gaur egundituzten ereduak euskaldunak al dira?Euskal Herrian lan egiteko, euskara ez dabeharrezkoa. Zoritxarrez, kasu askotan egiada, eta gure erronketako bat euskarari mereziduen balioa eskaintzea da, baina etorri berrieiadierazi nahi diegu Euskal Herriko tokibatzuetan eta zenbait egoeratan euskarazjakitea kontuan hartzen eta baloratzen dela,eta beraien lanerako oso baliagarria izandaitekeela. Esate baterako, taberna batean lanegiten duzunean, mediku moduan, etaadineko pertsonak zaintzen. Euskarak gertukoharremanetarako bideak zabaltzen etaindartzen ditu.Horiek dira euskara eta heldu berriengaiarekin lotutako hainbat uste eta mito.Baina, ohi bezala, usteek erdia ustel izan ohidute. Baieztapen horietatik ondorioztadezakegu euskaldunok euskararekiko ditugungabezien eta betebeharren zama besteenlepoan jartzen dugula: euskaraz ikasten ezdutela, euskaldunak erdarara kutsatzendituztela, ez direla integratzen, erdal ereduaknahiago dituztela, eta abar.Baina nondik sortzen ditugu epai hauek?Elkarren arteko harremanetatik sorturikoondorioak al dira? Elkarrekin eztabaidatutakogaiak? Edo alde bakarreko ikuspuntutikausartzen gara horrelako baieztapenak egiten?Mito horiek ekidite aldera, kulturartekotasunaproposatzen dugu, jendartean dagoenaniztasuna onartu eta errespetatzeaz harago.Orain arte, kultur aniztasuna onartu dugu,errespetu keinu baten gisa, gure bizilagunberriekin espazioak konpartituz eta gatazkakekidinez, besteak beste. Puntu horretangaudelarik, badugu garaia kultur aniztasunetikkulturartekotasunera salto egiteko, hau da,kulturen arteko trukea sustatzeko, interesakpartekatzeko, elkarren berri izateko,elkarrekin jolasteko, hazteko eta hezteko.Amelia Barquin adituak dioen bezala,«euskara galduko bada, ez da etorkinen erruzizango; baina euskarak iraungo badu, ez dasoilik bertakoen hizkuntza izango, bertakoenaeta kanpotik etorritakoena baizik».Onditz Barandalla eta Ane OlabarriBizkaiko Urtxintxa Eskola

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!