12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztailaartean, %31,5 moldatzen dira hobeto euskarazerdaraz baino, eta %41,8 bietan berdintsu. 16eta 24 urte artekoen artean, berriz, %11,9kbakarrik aitortu dute hobeto moldatzen direlaeuskaraz frantsesez baino.Bestalde, etxean lehen hizkuntza euskara izandutenak %30,4 dira 64 urtetik gorakoen artean,eta bakarrik %7,7 gazteenen artean. Garbiazaltzen da, beraz, gazteena dela adin tarterikahulena euskararentzat. Alabaina, hiztunengalera gazteen artean hasi da gelditzen. 2011n1996an baino euskaldun gehiago daude 16 eta 24urtekoen artean: %17,6 dira elebidunak gauregun, eta bakarrik %11 ziren duela hamabosturte. Besteak beste, Seaskako ikastolek egindakolanak emaitzak izan dituela azaltzen du datuhorrek.2. ErabileraEuskararen ezagutza maldan behera doa, eta areeta gehiago erabilera. 2011ko inkestarenarabera, Ipar Euskal Herriko elebidunen %2,5ekbakarrik erabiltzen dute euskara frantsesa bainogehiago. 2001ean %5,7k erabiltzen zutengehiago. Elebidunen %75ek frantsesa bakarrikerabiltzen zuten 2001ean, eta %77k gaur egun.Alegia, euskaraz dakiten lau lagunetik hiruk ezdute erabiltzen. Oro har, etxeko giroan —aitarekin, amarekin, seme-alabekin edo nebaarrebekin—eta lagun artean erabiltzen dutegehien euskara Ipar Euskal Herriko elebidunek;eta gutxien, eremu publikoan: banketxeetan,osasun zerbitzuetan eta erosketetan, esaterako.3. TransmisioaIpar Euskal Herrian gertatzen ari deneuskaldunen galera ulertzeko, datu bat aipatuizan dute hizkuntzalariek sarritan: etxeko edofamilia barruko transmisioak huts egiten duela.2011ko inkestaren arabera, 15.000 lagun inguruerdaldundu dira —partzialki edo osoki—Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.2001eko inkestak datu larriago bat zekarren:hamar urtean 18.000 lagunek galdu zuteneuskara ordura arte. Gainera, gaur egun duelahamar urte baino euskaldun berri gehiago daude:6.774 —duela hamar urte 3.700 ziren—.Etxean gertatzen ari den hizkuntz galeraren berrieman du 2011ko inkestak ere, nahiz eta aurrekoinkestetako joera geldotu dela erakutsi: gurasobiak euskaldunak dituztenen kasuan, %13 ez diraeuskalduntzen. Gurasoetako bat erdaldunaizanez gero, erdiek ez dute etxean euskaraikasten. Horretan Hego Euskal Herrikodatuetatik oso urruti daude, esate baterako,Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.4. JarrerakNabaria da euskara sustatzeko politika publikoakeskas direla. Ofizialtasunik ezean, euskaltzaleeneta herritarren ekimenen esku geratu daeuskararen aldeko politikak aurrera eramatekoardura. Euskararen aldeko politikak eta erabilerasustatzeko ekimenak hartu behar direla diotenenkopurua gutxitzen ari da, ordea, urtetik urtera.1996an, %49 ziren horren aldekoak, eta %38,5gaur egun. Aurkakoak %13,9tik %21era igarodira. Gehienei berdin zaie: %40. Gobernuarenpolitika desegokia izan dela uste du hiruherritarretik batek, eta egokia izan dela lautikbatek. Desegokitzat jo dutenen artean, gainera,gehiegi egin dela eta gutxiegi egin delaarrazoitzen dutenen kopurua berdintsua da: %30inguru.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!