12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroa azaroaEuskaraz eta harrobizi nahi duguIritzia<strong>2012</strong>/11/25Euskaldunok geure burua zapaltzaile gisaikusteraino menperatu gaituzte. Euskaraz bizinahi izatea inposizio bihur daitekeela sinetsarazidigute. Horixe da minorizazio prozesuarenondorio latza. Eguneroko bizimoduarendistortsio neurrigabea, borreroa biktima eta aldiberean biktima borrero bihurtzerainokoa. Etahorrek baditu erantzule zuzenak.Minorizazioaren ondorioz gure herrinortasunaren enborra den euskarari adar izaeraere eman diogu. Euskara ez da erdigunea,euskara beste gai bat gehiago da gehienez ere.Eta horrek ere baditu bere erantzuleak.Honela laburtu zuen Xalbadorrek hori guztiori:«Lehen sartu zitzauzun ezpata zorrotza, zure etxenagusi jartzean arrotza, halere ez zitzaizungelditu bihotza, etxekoen eskutik duzu heriotza».Zorionez oraindik ez zaigu bihotza gelditu. Bainamendeetako konkista kulturalari aurre egiten ezbadiogu, uste baino lehenago aurki dezakeguheriotzaren amildegia.Etsipenetik idazten dugula ezin ukatu, baina ezgatoz hil kanpaiak jotzera. Garai berriak ditugu,baina euskaldunak espabilatu ezean garai berriak«zaharrak berri» bihurtuko zaizkigu azkar baten.Espabilatu behar dugu etxean, lanean, jolasean,tristuran eta pozean. Harrotasunez euskaraz bizinahi dugula erakutsiko dugu han eta hemen.«Eta ezetz! Ez garela espaloitik jaitsiko» esan,edota ikusaraziko diogu hala eskatzen,iradokitzen edota inposatzen digunari.Etahori guri dagokigu, gure esku dagoelaulertu eta sinetsi behar dugu. Aukera pertsonalaksortzea eta elkarrekin agerian uztea lortu behardugu. Abenduaren 1erako Kontseilukook egindugun deialdia aukera paregabea dugu indarrezgure bizi nahi hori erakusteko.Baina bizi nahia erakusteaz gain, egungobaldintza soziolinguistikoekin euskararenerabilerak goia jo duela argi eta ozen esatea erebadagokigu. Alternatiba gisa, ezagutzarenunibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzeaeztabaida politikoan kokarazi behar ditugu.Instituzioetan zein gatazka gainditzekoeztabaidetan lehen lerroan egon behar dutengutxienekoak dira. Oinarrizko bi ideia horietatikabiatuta eraiki behar dira adostasunak,gainontzean geure burua heriotzara kondenatzenbaino ez gara arituko.Atzo bertan 30 urte bete ziren Araba, Bizkai etaGipuzkoako Euskararen Legea onartu zela.Sumisioan oinarritutako 30 urte, arrotzekinposatutako mugak nekez urratu ditugun 30urte, ipar egokirik gabeko 30 urte, finean.Badugu, beraz, gure bizi nahia non elikatu,a u k e r a u g a r i d u g u . E u s k a r a z b i z i ,independentziaz bizi! Eta adi mobilizazioei!Unai Larreategi eta Igone LamarainEHEko kideak

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!