12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekaina ekainaHala ere, kontua ez da hain sinplea. 1999an,Frantziak Euro-Gutuna izenpetu zuen urteberean, Bernard Cerquiglini hizkuntzalariaktxosten bat idatzi zuen, Lionel Jospinengobernuak eskaturik. Txosten horren arabera,Frantzian 76 hizkuntza hitz egiten dira,horietarik 22 Metropolian. Izan ere,Cerquigliniren ustez, oïl hizkerak, frantsesdialektotzat jo ohi direnak, eskubide osokohizkuntzak dira.Hori horrela, haren izkribuan, Poitou etaSaintongeko, Bretainiako, Lorrenako,Pikardiako, Franche-Comtéko, Valoniako,Normandiako eta Borgoinako hizkeraerromanikoak euskararen edo bretoiarenmailan ageri dira. Horrez gain, Frantzianlurralderik ez daukaten bost hizkuntzaaipatzen dira; horien artean, arabiera etaberberera. Alegia: dosier horrek dioenez,Euro-Gutunak Frantziako 75 hizkuntzari —denei, frantsesari izan ezik— eman beharkolieke babesa, nahiz eta itunaren eraginesparrutik estatuetako hizkuntza ofizialendialektoak eta etorkinen hizkuntzak espresukibazterturik egon.Cerquiglini Frantseserako eta FrantziakoHizkuntzetarako Bulego Nagusiko zuzendariaizan zen, baina erakunde horren webguneaharen txostena baino harantzago doahizkuntzagintzan. Izan ere, Hexagonoanberean beste oïl hizkuntza bat (Xanpainakoa)onartu eta alemana bi hizkuntzatan(Alsaziakoan eta Lorrenakoan) zatitzen baitu.Gainera, ez da garbi ikusten okzitanieramintzaira bakartzat edo sei hizkuntzabereizitzat jotzen duen (gaskoia, horienartean). Bitxitasun susmagarri bat:Metropoliko mintzaira onartuak haziz doazenbitartean, itsasoz gaindikoek bere horretandiraute: 54 dira gaur egun, 1999an bezalaxe.Frantziako barietate linguistiko guztiekbegirunea merezi dute. Hala ere, errealitateezberdinak berdin tratatzea ez da bidezkoa.Gaur egun, Estatu Frantsesaren hizkuntzapolitika kontraesankorra da. Alde batetik, ezindira ukatu azken urteetako aitzin-urratsak(bretoiaren eta euskararen erakundepublikoen sorrera, adibidez). Baina, horrekinbatera, jakobino linguistikoen etaerregionalista batzuen aliantza dela medio,divide et impera printzipioan oinarritzen damaiz, hizkuntzak beharrik gabe ugalduz eta,horren ondorioz, haien arteko tirabirakareagotuz (galoaren eta bretoiaren artekoakedo gaskoiaren eta euskararen artekoak,adibidez).Balirudike frogatu nahi dela eremu urrikohizkuntza guztien ofizialtasuna aldarrikatzeakaotikoa izanen litzatekeela eta, beraz, hobedela orain arte bezala (frantsesa jaun eta jabe)segitzea. Hollande lehendakari jaunarieginkizun historiko bat dagokio: aitzakiakbu k a t z e a , E u ro - G u t u n a b e t e z e t a ,beharrezkoa bada, baita Konstituzioa aldatuzere. Euskarak eta Frantziako eremu urrikobeste hizkuntzek ezin dute gehiago itxaron.Xabier Zabaltza

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!