12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztaila uztailanahiko genuke sortzaileei azaroaren 24kobilkura baino hilabete lehenago helarazihorren inguruan bildutako informazioa,bilkurara joaten direnak aldez aurretikgogoeta egiteko aukera izan dezaten».Aurretik, Azpeitian egindako topaketetako lantaldeetan eta osoko bilkuretan jasotakoatxosten batean biltzeko asmoa duteantolatzaileek. Topaketek emandakoarekin«oso gustura» daude antolatzaileak.«Autoantolatzea erabaki dugu, eta baitahelburu garbi batzuk finkatu ere. Oso pausohandia da. Ez gara jende asko bildu, kontuanedukita zenbat sortzaile garen, baina argidaukagu aurrerago honetara jende askobilduko dela, gero eta gehiago».Egileak hedabideetan: bada zer hobeturikSortzaileen eta hedabideen arteko harremanak alde askotatik kritikatu dituzte KoldoAlmandoz, Irati Jimenez eta Inguma Martinezek: erdal hedabideen kolonialismoa etaeuskaldunen zorroztasun falta, kuadrilletan banatuta jokatzeko joera, albisteen interes falta…Sortzaileen eta hedabideen arteko harremanez aritu ziren Koldo Almandoz zinemagilea, Irati Jimenez idazleaeta Inguma Martinez telebistako kazetaria herenegun, Azpeitiko Jubilatuen Elkarteko aretoan, Askarakoekimenak Sortzaileon I. Topaketen barruan antolatutako Zergatik ez da euskal kulturgintza komunikabideetanikusgarri? mahai inguruan.Euskal Herriko erdarazko hedabideetan «ikuspegi kolonizatzaile batetik» begiratzen zaio euskal kulturari,Almandozen ustez, txoko batean baztertuta eta gutxieneko batzuetara mugatuta, erdarazko kultura—«kolonoena»— baino balio gutxiagokotzat jota. Euskarazko hedabideetan, berriz, «euskaraz egindakoakizate hutsagatik» oihartzun handia ematen zaie lan askori, kalitatea edo benetako balioa aintzat hartu gabe.«Deserosoa» egiten zaio hori Almandozi, eta uste du «kritika falta» uzten duela agerian, «galbahea ez delabehar bezain fina».Sorkuntzak «hedabideekiko mendekotasun handiegia» duela uste du Almandozek. «Askotan ematen dusortzaileek egiten dituztela gauzak hedabideetan ateratzeko».Erdarazko hedabideetan euskarazko sorkuntza «kuota batzuen arabera» agertzen dela uste du Jimenezek, etakuota horiek neurri handi batean «Madrildik» datozela erabakita.Alturan eta sakonean —abangoardismoan eta sakontasunean—ez du beste kulturen inbidiarik euskal kulturak,Jimenezen ustez, baina «zabalean» egiten du huts. Euskal kulturak «industria kultural sendoa» behar duela ustedu, eta aldarrikapen hori «lotsarik gabe» egin behar dela. Horretaz gain, «sinergiak» behar dira, etahorretarako «kuadrilletan» batu eta horren arabera jokatzeko joera gainditzea komeni da.Euskal kultura hedabideetan, kasurik gehienetan, «modu aspergarrian» agertzen da, Martinezen ustez. Albistepositiboak dira kultura arloko gehienak —erakundeen arteko tirabirak izan ezik—, eta asko, salmenta prozesubati lotuak, publizitate kutsukoak. Funtsean, horrek agerian uzten du «kultura sistema bizi baten falta».«Eguneroko agendatik ihes egin» eta «beste ikuspuntu bat» jorratzea komeni da, Martinezen ustez.Horretarako, beharrezkoa da sortzaileak hedabidea etsai gisa ez hartzea, eta kazetariari askatasuna ematea, arlohorretan berak baino gehiago dakiela aitortuz. Hedabideek, berriz, argi izan behar dute ez dutela beren lanasortzaileen gustuko izateko egiten, hartzaileen gustuko izateko baizik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!