12.07.2015 Views

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

Hizkuntza-politiken Urtekaria 2012 - Erabili.com

SHOW MORE
SHOW LESS
  • No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

urria urria urria urria urria urria urria urriaGazteak ageri zaizkigu ilusioz beterik joateko,soldata handiak aipatzen dituzte, kulturaerakargarria, baina, hori bai, alemana ongiezagutu beharra eskatzen dute alemanek.Eskatzen dute, ez «inposatu», kontuan eduki,izan ere, alemanek mediku onak nahi dituzte,alemana ongi dakiten mediku onak, alegia.Kanpaina horren atzean langabezia tasakmurrizterik ez dutela konbentzituta daudenpolitikari etsiak daudela esango nukeokertzeko beldur handirik gabe. Sistemak hutseginda herritarrak uxatzea da biderikeragingarriena langabe kopurua txikitzeko.Haiek eragin duten krisi ekonomikoarenondorio zitalenetariko baten aurrean gaude,gure seme-alabak deserriratu nahi dituzte,kanpoan lan egin eta dirua ekar dezaten haienzorra ordaintzen laguntzeko. Ez da egiaAlemanian lan aukera errazagoak daudelaEuskal Herrian baino, hala ere, berdin da zeinden egia; haiek ederki dakite gure portaerakez dituela definitzen egiak, baizik eta egiatzatdugun horrek, gezurra izanda ere. Herritarrekaukerak ikusten badituzte, alemana ikasikodute. Pragmatismoak zuzentzen ditu gureportaera asko.Nafarroako Gobernuak argi ikusi zueneuskarari aurre egiteko biderik eragingarrienaingelesaren aldeko sustapen lan erraldoiaegitea zela, eta horretan ari da duela hainbaturtez. Ingelesa eta euskara aurrez aurre jarriditu, herritarrak hautatzera behartuz,gezurrezko hautaketa egitera behartuz. Jakinbadakite ingelesak ez diola inoiz gaztelaniariNafarroan espazioa lapurtuko; ingelesaren etagaztelaniaren arteko lehia funtzionala da, etanazioartean jokatzen da; euskara etagaztelaniaren artean, ordea, espazioa dagojokoan, bertan dago borroka zelaia. Aipatuditugun aurrematrikulazio datu horiek argierakusten dute Nafarroako Gobernuak egitenduen ingelesaren aldeko hautua guztizpolitikoa dela eta ez funtzionala, hizkuntzaeskolanaurrematrikulatu diren herritarrenhautua izan den alemana edo frantsesa, esatebaterako, Hezkuntza Sistematik kanpo uztenbaitu.Inoiz esango ez badute ere, Espainiakoagintariek haien herritarrak joan daitezennahi dute. Horretan ari dira emigrazioarenaldeko kanpaina ezkutuak sustatzen.Koldarraren kanpaina da, herritarreiemigrazioa induzitzen baitiete oharkabean,emigratzea naturala, atsegina eta dibertigarriabalitz bezala iradokiz, abentura alegia.Dagoeneko esana dute hamarkada honenbukaeran Espainiako Estatuak milioi batbiztanle gutxiago izango duela; kanpoan nahidituzte gure seme-alabak.Euskal Herrian aurrera daramaguneuskararen normalizazio prozesua burutzekoetxean bertan behar ditugu euskaldunak.Gure gizartearen txoko guztiakeuskalduntzeko orain formatzen ari direnbelaunaldi berriak oso-osorik euskaldundubehar ditugu. Herri gisa egin dezakegunhutsik handiena bertan formatutako gazteeuskaldunak joaten uztea litzateke. Hori erehizkuntza-politika da. Gaur egun, sektoreaskotan behar ditugun profesionalak ez ditugulortzen, osasun alorrean esate baterako, etakanpotik ekarri behar ditugu bere garaianhizkuntza-politika desegokia diseinatu zelako.Errealitate hori, herri gisa aztertuta,ikaragarrizko hutsa da. Erro sendo eta luzeakbertan hedatzeko indarra eskaini behar dueuskarak, eta hizkuntza-politika da garapenhorretarako ongarria, baina helburu horibetetzeko beste politika bat behar da.Herritarrak eta normalizazio prozesuahelburutzat dituen hizkuntza-politika beharda.Iñaki Lasa (Euskaltzalea)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!