11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

102 I

KO MAIATZEAN, ERREPUBLIKAREN GOBERnuaren

aurkako kolpe militarra artean

hasteko zegoela, Mola jeneralak

agiri bat bidali zien bere isileko kideei

Iruñetik: “Isilpeko Agindua, 1.zka”. Ohar horren bitartez,

jeneral kolpeginak argi baino argiago eman zuen mandatua:

“Kontuan izan bortitzetan bortitzena izan behar duela ekintzak,

etsaia –indartsua eta ondo antolatua baita– ahalik eta azkarren

menderatzeko”. Ondoren, honakoa erantsi zuen:

“Mugimenduarekin bat ez datozen alderdi politiko, elkarte eta

sindikatuetako arduradunak, horiek jo behar dira lehen-lehenik.

Zigor zentzagarriak ezarriko zaizkie, mugimendu iraultzaileak,

grebak eta horrelakoak itotzeko” 42 1936

7.1 Molaren aginduak hitzez

hitz beteak

Ez, Frankismoaren indarkeria eta bortxa ez ziren amaitu irailaren

13 hartan, Mola eta Francoren tropak Pasaian sartu zirenean;

aitzitik, ondorengo egun, hilabete eta urteetan areagotu egin

ziren: fusilamenduak bata bestearen atzetik, purgaketak eta

errepresaliak lantokietan, kontrol zorrotza herritarren gain...

Horiek guztiak eguneroko sufrikarioa bihurtu ziren gerraostean.

Gipuzkoan, agintari militarrek auzipetutako 1.345 kasuetatik

639 heriotza-zigor ezarri zituzten. Hiltzera zigortutako pertsona

horietatik 485 exekutatu zituzten, eta 154 laguni zigorra konmutatu

zieten. Batzorde Probintzialak berraztertutako lehen

espedientea Jose Manzisidor Ibargurenena izan zen, Pasai

Donibanekoa bera: 1936ko azaroaren 1ean ezarri zioten heriotza-zigorra

EAJren izenean Pasaiako defentsa-batzordeko kide

izateagatik. Azkenean, zigorra konmutatu eta 30 urteko kartzelaldia

ezarri zioten, eta ondoren 14ra murriztu 43 . Jakin badakigu

Laurentzi Manzisidor Izeta, Telesforo Goienetxe Alzua eta

Celedonio Perez Serna pasaitarrek ere lepoa salbatu zutela.

Aitzitik, zorte bera izan ez zuten beste 14 herritar haien berri

zehatzik jakiterik ez dugu lortu orain arte. Nolanahi ere, uste

dugu bai datu hauek, eta bai gerra-kontseiluetan auzipetutakoen

ingurukoak azaltzen eta argitzen joango direla etorkizunean,

auzitegi militarretatik datorren informazioa –oraindik ikertzeko

dagoena– aztertzen denean 44 .

Gainera, ezin ahaztekoak dira inolako epaiketarik gabe egin

zituzten fusilamenduak. Mendekua, kontu-kitatzea, agintea nork

zuen nabarmendu nahia, herria izutzeko gogoa... horrelakoak

nahastu ziren tropa falangistek herrian sartu orduko egin zituzten

exekuzio haietan. Nahasmen giro hartan koka ditzakegu

Bidebietako Tiroan izan ziren hilketak, edo Manuel Garbizu

Etxeberria 35 urteko antxotarrarena. Falangista batek Garbizuri

dirua zor eta salatu egin zuen; hartzekoduna paretik kenduta zorra

ere kito, pentsatuko zuen. Banco Guipuzcoanoko bulegoko

zuzendaria eta Tapioca-El Negrito lantegiko gerentea zen

Garbizu, eta Antxoko Batzokiko presidentea. 1936ko urriaren 2an

atxilotu zuten, gauerdian, eta San Bartolomeko kartzelan eta

Ondarretako espetxean eduki zuten Hernanin fusilatu baino lehen

(fusilatu edo “askapen-gerran suzko arma batek eragindako zaurien

ondorioz” hil). Ez Garbizuk ez harekin fusilatutako beste 14

lagunek eduki zuten epaiketarik 1936ko urriaren 13an fusilatu

zituztenean, Zubiaga Aita Jesuitaren laguntza erlijiosoa baino ez.

Nazionalak Pasaian sartu zirenean edo 1936ko irailaren

13an fusilatutakoak

Berroaren koinatua

Felix ‘Makinas’-en koinatua

“Mariaren senarra”

Canal Ruiz, Miguel (Bidebietan)

Luengas, Marcelino

Moreno Rojo, Ovidio

Najera Marañon, Raimundo

San Baudelio del Campo, Antonio (heriotza azaroan inskribatu

bazen ere)

Metrailak Antxon harrapatua

Busselo Goikoetxea , Luisa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!