11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

124 I

Han egon ginen 1941 arte. Alemaniarrek Mosku erasotzen

zuten, eta uste genuen ez ginela handik bizirik aterako.

Moskutik Saratovera eraman gintuzten, Volgako Kanalean dagoen

herri batera. Alemaniarrak iritsiak ziren ordurako Saratovera,

baina sobietarrek lortu zuten handik botatzea, putzu guztiak

pozoitu zituzten, animaliak...

Gerrak iraun zuen urte haietan lagun asko hil ziren.

Errusiarrek janaria bidaltzen zuten eskola hartan geunden umeentzat,

baina zuzendariak beretzat hartzen zituen jaki gehienak

eta alemaniarrei ematen zizkien. Gu, berriz, jatekorik gabe ari

ginen geratzen. Gero jakin zen espia alemaniarra zela eskolako

zuzendaria. Zerbait ahora eraman behar eta, patata azalak eta

halakoak jan behar izaten genituen batzuetan. Ni katagorri bat

bezalakoa nintzen, edozein zulotxotan sartzen nintzen janaria

bilatzeko eta nire anaiekin banatzeko. Zorionez, gu baino zaharragoak

ziren batzuek eskolatik ihes egitea lortu zuten egun

batean, eta gurekin zer gertatzen ari zen azaldu zieten errusiarrei.

Haiei eskerrak salbatu ginen asko.

Gero, gerra amaitu zenean, erietxe batera eraman gintuzten

denak, suspertzeko eta sendatzeko, gehienak gaixorik geundeneta,

batez ere nire anaia eta ahizpa, tuberkulosiak jota biak.

Erietxetik ateratakoan ahizpak lana aurkitu zidan ehungintzako

lantegi batean. Hemezortzi urte nituen orduan. Lanetik atera eta

errusierazko eskolak hartzera joaten ginen, hango bizimodura

hobeto egokitzeko. Ordurako zertxobait askeago bizi ginen,

baina beste familia batzuekin batera partekatu behar genuen

apartamentua. Hala, diru pixka bat irabazi ahal izan nuen, eta

anaiari lagundu; Teofilok nik baino zorte hobea izan zuen, gazteagoa

izanik, ikasteko eta nekazaritza-ingeniari karrera amaitzeko

aukera izan baitzuen.

Gerra bitartean Europan aterpetu zituzten haur pasaitarren zerrenda (behin-behinekoa)

Abad Refojos, Leopoldo Montauban

Agirre Gorrotxategi,

Albizu Etxeberria, Maria Selle-sur-Cher

Amiana San Pedro, Consuelo SESB

Amiana San Pedro, Jose SESB

Amiana San Pedro, Manuela

Amiana San Pedro, Soledad SESB

Aranburu Erauskin, Josefa

Aranburu Erauskin, Jose

Bilbao Garcia, Maria Pilar Cadaujac

Karikar Etxeberria, Juan Clermont

Centeno Chano, Jose La Ville aux Cheres

Centeno Chano, Manuel Beaugency

Cousillas Cruz, Francisco Saint Chirstau

Cruz Lopez, Alicia Eupen (Belgika) (1939-10-10))

Cruz Lopez, Encarnacion Eupen (Belgika) (1939-10-10))

Cruz Lopez , Margarita Eupen (Belgika) (1939-10-10))

Cruz Lopez, Jesus Erresuma Batua (1937-5-23)

Cruz Lopez, Rafael Erresuma Batua (1937-5-23)

Dominguez Uranga, Celestina Liege (Belgika) (1939-7-19)

Dominguez Uranga, Celestino Oleron

Dominguez Uranga, Felix Oleron

Dominguez Uranga, Jose Antonio Oleron

Dominguez Uranga, Luis Oleron

Etxabe Urbieta, Antonio Vire

Etxabe Urbieta, Jose Vire

Hogeita bi urte nituela katalan batekin ezkondu nintzen eta

seme bat izan nuen, Avelino, baina gero banandu egin ginen

senarra eta biok.

Francok ez zuen nahi gu itzultzerik, beldur baitzen Errusian

bizi izan ginenok hango ideiak ekarriko ote genituen Espainiara,

baina azkenean dena konpondu zen eta 1957an Trintxerpera

itzuli ahal izan nintzen, bigarren espedizioan. Iritsi nintzenean

ez nuen inor ezagutzen, etsita nengoen. Hogeita hamar urte

nituen, eta zazpi urteko seme bat. Egia esan, gorriak ikusi

nituen. Amarekin bizi ginen, baina ez nintzen sekula ondo moldatu

berarekin. Errusiaren oroimina etortzen zitzaidan sarri.

Gero lanean hasi nintzen, lehenbizi Antxon, Orlando lantegian,

antxoak garbitzen. Hura ez nuen batere gogoko eta utzi egin

nuen, eta etxe bat garbitzen hasi nintzen. Azkenean, halako

batean, lana lortu nuen San Ignacio Hotelean, Donostiako Easo

kalean. Eta urte batzuen buruan, ospitale militar batera joan

nintzen lanera, erizaintzako laguntzaile.

Ospitalean baziren moja batzuk eta begi zimurrez begiratzen

ninduten Errusian egona nintzelako, Sor Transitok batez ere.

Galiziara joan behar genuela tematu zen behin ama, familia

ezagutzera. Hara iritsi eta astebetera polizia gutaz galdezka hasi

zen, ezin omen genuen hemendik atera urtebete pasa arte.

Irunera joan eta Meliton Manzanasen aurrean aurkeztu behar

izan genuen. Halako izua nion...

Batzuetan erbesteratuen bileretara gonbidatzen gaituzte

Bilbora, Donostiara eta abar, baina Errusian bizitakoaz baino ez

dute hitz egiten, eta nik ez dut maite hura guztia gogoratzea. Nik

gaurko eguna bizi nahi dut”.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!