11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Luzuriaga burdinolako

langile taldea.

28 I

IKERKETA-LAN HONEK, BESTERIK GABE, 1930EKO HAMARKADARI

dagokion garai historikoa jorratzen badu ere, komeni

da zehaztea Pasaian lan-gatazkak ez zirela II.

Errepublikaren etorrerarekin hasi. Baina, egia da, hala

ere, Primo de Rivera jeneralaren diktadura gainditurik,

langileek lur egokiagoa aurkitu zutela egoera politiko berrian,

euren lan eskakizunak aldarrikatzeko eta asetzeko.

Atzera eginez, aurreko hamarkadetan ere izan ziren Pasaian

zenbait lan-gatazka; Antonio Cillan Apalategiren lana oinarri

hartuta, ondorengo hauek aipa ditzakegu: portuko moiletako

zamaketariek 1911n egindako greba; 24 orduko greba orokorra

garestitzearen aurka (1916ko abenduaren 18an egin zen

greba, UGT-k eta CNT-k aurrez deituta; Pasaian erabatekoa

izan zen geldialdia); beste bi greba ere izan ziren 1917an, baina

egileak ez du zehazten zein arlotan; 1918 eta 1919an ere

lan-uzteak egin zituzten ontzietako zamaketariek; 1920an

metalgintzako langileek egin zuten greba eta 1923an ontzioletako

beharginek.

Jose Manuel Lujanbio Txirrita bertsolari handiak bertso sorta

ederra utzi zigun 1919an portuan izan zen greba hura nondik

nora sortu zen azaltzeko. Hitzez hitz ekarri ditugu liburura.

Bertsoetan mikatz bezain eder jasotzen du Txirritak zein modu

bidegabean osatzen ziren lanerako taldeak, eta zein zekenak

nagusi batzuen interesak, xantaia egiten baitzieten langileei

kontratatuak izateko.

1930eko hamarkadako lehen urteetan Pasaian zegoen langabezia

datuei buruz, hona hemen kopuru batzuk: 1932an 375

langabe zeuden; 1935ean apaldu egin zen zertxobait datu hori

eta 368 langabe zenbatu zituzten, eta 1936ko maiatzean,

berriz, 144ra jaitsi zen kopurua. Dena den, azken datu hori une

jakin hartako egoeraren ondorioa izan zitekeen, arrantzarekin

lotutako lan-bolada onaren emaitza, adibidez.

Langabezia dela-eta, Udal Artxibategian hainbat agiri daude

jasota, sindikatuek Alkatetzara bidalitako idatziak, Udalak

herrian lanik gabe zeudenak han-hemen noiz edo noiz izaten

ziren lanetan kontrata zitzala eskatzeko...

Alabaina, ekonomia-krisia larriagotu ahala, lan-gatazkak ere

ugaritzen joan ziren. Krisialdia Wall Streeteko burtsaren hondoratzeak

bizkortu zuen 1929an. Berehalako ondoriorik izan ez

bazuen ere, denboraren buruan nabarmen eragin zuen

Espainiako eta Gipuzkoako ekonomiaren bilakaeran.

Kronologian hurrena, 1931n arrantzaleek egindako greba

gogoratu behar dugu –laster aztertuko ditugu orduko gorabeherak–,

oroitzapen samineko greba, zazpi arrantzale hil baitzituen

tiroka Guardia Zibilak Donostiara zihoan manifestaldia eragozteko,

Ategorrietako erlojuaren pare horretan. Urte berean, uztailean,

okin pasaitarrek greba egin zuten Sevillako langileei elkartasuna

adierazteko. Eta irailean berriro ere arrantzaleak itzuli

ziren grebara, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!