11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Errepublikazaleen

egoitza mustea Pasai

Antxon, 1906ko

otsailaren 4an.

ginez, alegia– afiliatu pasaitarrek euren azpiegitura zabaldu

behar izana.

Udal Artxibategian gutun ugari daude herrian Langile Zentro

baten berri ematen dutenak. Langileen Elkarteen Lokala ere deitzen

dute. Magdalena kaleko (Blas de Lezo, gaur egun) hamargarrenean

behar zuen egoitzak. UGTko afiliatuek erabiltzen zuten

lokal hori euren mitin eta hitzaldietarako, baina 1931ko maiatzaren

1ean ospatutako festaz geroztik, desadostasun eta pitzadura

handiak sortu ziren hainbat talderen artean. (Joera komunistakoak

ziren nagusi 10 : “... festa hartako ekitaldiak antolatuta,

izaera erabat komunista emanda, aurrez antolatutako ekitaldi

gehienei bezala, UGT eta haren gizon adierazgarrienak bidegabe

zentsuratuz...”). Horregatik guztiagatik, 1932ko otsailean,

langile guztiei, eta, oro har, herritar guztiei zuzendutako ohar

batean, hala bukatzen dute: “Arrazoi hauek guztiak emanda,

ohartarazi nahi diegu langileei UGTren aldeko lanbide elkarte

bakarra (Sociedad de Oficios Varios) gurea dela, Marinako kafetegiaren

beheko solairuan helbideratutakoa” (gaur egun Iparra

taberna, Nafarroa etorbidearen 15. zkian.) 11 .

Bestalde, betiere Udal Artxibategian bilduta dauden datuen

arabera, 1935ean UGTren egoitza Carretera kalearen 6.ean

zegoen. Eskalantegi kalea, gaur egun 12 .

Aukera errepublikarra

Gipuzkoan eta Pasaian, aukera errepublikarraren egitura aztertzean

atentzioa ematen duen aurrenekoa sakabanaketa da. Jose

Antonio Rodriguez Ranzen 13 hitzetan, “Euskal Herriak II.

Errepublika garaian ikusi zuen Estatuko organigrama politiko

atomizatua eta zatitua bere lurraldera estrapolatu zela, estatu

mailako indar politiko errepublikarrak Euskal Herrian ezarri

zirenean, hain zuzen”.

Aukera errepublikarraren eremuan zeuden “Alderdi Erradikala”,

“Alderdi Erradikal Sozialista”, “Ekintza Errepublikarra”,

“Ezker Errepublikarra”, “Batasun Errepublikarra” eta “Euskal

Ezker Federala” alderdia. Gipuzkoako herrietan militante

gutxi zituen bakoitzak.

Conjuncion Republicano Socialista eta EAE-ANV (CR-

S/ANV) hautagaitza osatzeko irizpideak bateratu beharrak eta II.

Errepublikaren etorrerak gogoetaldi batera eraman zituen aurrez

aipatutako alderdi haietako guztietako kideak. Hausnarketa

horren ondorio izan zen Donostiako Batasun Errepublikarraren

proposamena: Alderdi Errepublikarren Tokiko Federazioa sortzea.

Izan ziren, noski, kontrakoak ere, eta horiek “Batasun

Errepublikar Autonomoa” (Union Republicana Autonoma, URA)

eratu zuten azkenean. Besteek, 1931ko iraila eta 1932ko otsaila

bitartean egin zuten moldaketa; halaxe bildu zituzten tokiko

elkarte errepublikar autonomoak Alderdi Errepublikarren Tokiko

Federazioan, Pasaia, Irun, Errenteria, Arrasate eta Eibarko egoitzetan.

Joera errepublikarreko korronte desberdinak banaka-banaka

aztertze aldera, Alderdi Erradikalari dagokionez, Pasai Antxon

gutxi ziren ideologia aldetik erradikalismora atxikitako alderdikideak.

Hori dela eta, tokiko Elkarte Errepublikar banakakoetan

afiliatuta mantentzen ziren 14 .

“Alderdi Erradikal Sozialista Espainiarrak” Herri Batzordea

zuen Pasai San Pedro-Trintxerpen; Fco. Andonaegui kaleko 13.

zenbakiaren behe batean zuen egoitza. Gaur egungo Euskadi

Etorbidean. Ezin izan dugu jakin zenbat kide ziren, baina

1932ko abuztuaren 8an herrian banatutako panfletoaren arabera

ziur esan dezakegu harro zeudela euren militantziaz, izan ere

“alderdi hau 11 lagunek sortu zuten bere garaian eta gaur egun

San Pedro lohitzen duen jauntxokeri-zolda guztia garbitzeko

adina gara” 15 .

Joera errepublikarreko alderdi guztien artean “Ezker

Errepublikarrak” (Izquierda Republicana) lortu zuen Gipuzkoan

errotzerik zabalena: 24 herritan zuen presentzia, Pasai Antxon,

besteak beste. Honen harian argitu behar dugu, lehenik eta

behin, XX. mendearen hasieran, 1903an zehazki, Antxoko

barrutiak bazuela ordurako bere talde errepublikarra. Hala frogatzen

du Gobernadore Zibilak Pasaiako alkateari bidalitako

ohar batek: elkartea legez eraturik zegoela egiaztatzen zuen

ziurtagiria zen, indarrean zen Elkarteen Legearen 8. artikuluaren

arabera. Ezin izan dugu jakin non zuen egoitza. Inauguratu zuteneko

argazkia bai, orrialde honetan agertzen da. Pentsatzekoa

da Primo de Riveraren Diktadurarekin, ateak itxi behar izango

zituela zentro honek eta jarduera oro eten.

Pasai Antxoko errepublikarren Zentro berria 1931ko martxoaren

21ean inauguratu zen, II. Errepublika aldarrikatu baino egun

batzuk lehenago. Bultzatzaileen artean zeuden Amiama, Gal,

Rubio eta Moranchel jaunak. Egoitza, zabala eta leku askokoa,

Zumalakarregi kaleko 11.ean zegoen, kokaleku bitxian. Gerora

Lore-Txorta elkartearen egoitza gisa ezagutu dugu leku hura.

1931ko ekainaren 4an bilera izan zen Zumarragako Alderdi

Errepublikarraren egoitzan; han izan zen Antxoko ordezkaritza

bat ere, 166 afiliatuko zerrendarekin.

Errepublika aldarrikatu ondoren, baina 1931n bertan, Pasai

San Pedroko Elkarte Errepublikarra eratu zen. Haren Herri

Batzordeko ordezkaritza bat Alderdi Erradikal Sozialistaren

Batzarrean izan zen 1932ko martxoaren 20an. Urte hartan bertan

sortu zen Pasai Donibaneko Zentro Errepublikarra, San Juan

kaleko 18.ean, gaur egun Badiola jatetxea dagoen horretan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!