11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

- Zortzi arrantzontzi, hainbat zerbitzutan laguntzarako buke

gisa erabiliak, batez ere dragamina moduan: Trintxerpe,

Danak-ondo, Danak-batian, Marce, Maria Angeles / D1,

Julito/D2, Arco/ D-11 eta Iris/ D-12.

Bilbo ebakuatzean, ontzi horietako gehienek Santoñara jo

zuten, gero Santanderrera eta, azkenik, Frantziara. Bi izan ezik,

(Nabarra, frankisten Canarias destroierrak hondoratu zuen

Matxitxakoko borrokan, eta Gure Izarra, berriz, Castro Urdiales

inguruetan galdu zen mina baten kontra talka eginda), gainerako

bukeak 1939an itzuli zizkieten euren armadoreei.

Nahiz eta gerrarako egokitu, arrantzontziak arrainetarako

ziren; ez zeuden armada frankistako gerra-ontziei aurre egiteko

behar bezala prestatuta. Beraz, bidezkoa da aitortzea eta goraipatzea

Euskadiko Gudontzidian zerbitzatu zuten marinel haien

guztien adorea eta kemena. Eta haien artean, pasaitarrena,

balentriarik gogoangarrienetako bat eurek burutu baitzuten,

Nabarra eta Gipuzkoa bouetako eskifaiek hain zuzen,

Matxitxakoko borrokaldi hartan.

Argitzen ari zuen 1937ko martxoaren 4ean Gipuzkoa,

Bizkaya, Nabarra eta Donostia bouetako komandanteek

Baionara joateko agindua hartu zutenean, Galdames zamaontzia

babesteko. Galdames-ek, 173 bidaiariz gain, jakiak,

sendagaiak, dirua eta makinaria ugari garraiatzen zituen Bilbo

aldera, han deskargatzeko asmoarekin. Lau ontziek gaueko

21:00ak aldera elkartu behar zuten zama-ontziarekin, Baiona

mendebaldetik bost miliara. Hala hitzartua zuten.

Bat egin ondoren, konboia astiro-astiro abiatu zen Bilbo

aldera, itsasoa harrotua baitzegoen eta, frankisten bukeek atzemateko

beldurrez, ezin zuten argiekin nabigatu. Kazkabar eta

euri denboralearen erdian, Gipuzkoa eta Bizkaya ontziek hartu-emana

galdu zuten batak bestearekin eta konboiko gainerakoekin.

Biharamunean, martxoak 5, eguerdiko 13:30ak aldera,

nazionalen itsasarmadako Canarias kruzeroak begiztatu

zituen, eta tiro egin zuen Galdames ontziaren kontra.

Hainbatetan jo zuten haren kroskoa. Lehen jaurtiketak

Gipuzkoa ontziaren popako kanoian jo zuen, eta haren bi artillariak

hil zituen. Batzuen eta besteen su ahala desorekatua zen

oso, baina, hala ere, Gipuzkoa ontzikoek su egin zuten, erosoari

erantzuteko. Beste jaurtigai batek Gipuzkoa-ren agintezubian

jo zuen eta bertan zeuden hiru ontzikideak hil zituen,

eta bouaren zati bat ere erre zuen. Egoera latz hartan, euskal

ontzia itsasertzera hurbiltzen saiatu zen, Canarias atzetik jarraika

hasiz gero lehorreko bateriek jo zezaten. Lucero eta Galea

lur-muturretan eta Portugalete eta Getxo inguruetan zeuden

kokatuta lehorreko bateriak. Frankistak, zelata hartaz ohartu

zirenean, itsaso zabalera itzuli ziren berriro. Gipuzkoa ontzian

hildakoetako bat Valeriano Sanz Perez pasaitarra izan zen.

Bi ontziak elkarrekin borrokan ari ziren bitarte horretan,

Bizkaya-k abagunea baliatu zuen Canarias-ek atzemanda zeukan

Yorkbrook zama-ontzia askatzeko. Helburua lorturik,

Bermeoko portura jo zuten Bizkaya eta Yorkbrook ontziek.

Kostako baterien jomugatik aldendu zelarik, Canarias itsaso

zabalera itzuli zen. Han, Donostia begiztatu zuen eta tiroka

oldartu zitzaion, baina ozta eragin zion kalterik. Ondoren,

Nabarra ontziarengana zuzendu zituen largabistak. Arratsaldeko

15:10ean artilleria osoarekin egin zion eraso. Nabarra-ko

komandanteak, Enrique Morenok, ofizial guztiak bildu zituen

bere erabakia jakinarazteko: borrokan hondoratu, ontzia frankisten

mendean errenditu baino lehen. Aginduari jarraiki, eurak ere

tiroka hasi ziren, etsaiaren erasoari erantzuteko, baina apenas

egin zioten urratu txikiren bat faxisten kruzeroari. Nabarra-n,

aldiz, borrokak aurrera egin ahala, gero eta handiagoak ziren

kalteak, gero eta gehiago hildakoak. Euskal ontziaren patu beltza

begi-bistakoa zenean, komandanteak, lehen ofizialak eta

zenbait ontzikidek ontzi barruan geratzea eta harekin hondoratzea

erabaki zuten. 49 ontzikideetatik 20k salbamendu-txalupetara

iristea lortu zuten, baina atxilo hartu zituzten. Une horretan,

eztanda handi bat entzun zen, eta denek ikusi ahal izan zuten

Nabarra urpera zihoala bere ofizialekin.

Canarias kruzeroa Galdames-engana itzuli zen, eta Pasaiako

porturako bidea hartzeko agindu zion; 1936ko irailetik tropa

nazionalen esku zegoen Pasaia.

Hildako bat Canarias ontzian, bost Gipuzkoa-n, hogeita

bederatzi Nabarra-n eta beste bost bidaiari Galdames zamaontzian.

Horra itsaso-borrokaldi latz haren balantze krudela;

euren ideiei amaiera arte leial eutsi zioten haien borroka zeinen

miresgarria izan zen islatzen duena.

Frankisten Baleares korazatuan bigarren klaseko marinel

bezala enrolatu zuten Ricardo Arrillaga sanpedrotarra

Baleares bere antzeko gerra-ontzien aurka egin zuen

borrokaldi bakanetako batean hil zen. Bere izena garaileen

zentsuan ageri da, eta baita Trintxerpeko kale izendegian

ere.

Enrike Moreno,

Nabarra bou txikiko

buruzagia, 10.000 tona,

1.000 gizoneko eskifaia

eta kalibre guztietako

22 kanoi zeuzkan

Canarias kruzero frankistari

aurre egitea erabaki

zuen gudari zangarra.

Juan Pardo

San Gil.

I 95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!