11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

40 I

Gazteria Sozialistei dagokienez, antolakunde hori Tomas

Meabek sortu zuen Bilbon, 1903an, eta 1905eko urrian PSOEk

egindako Kongresuan onartu zuten. Pasaiako Gazteria

Sozialisten elkartea 1932ko Kongresuan izandakoen artean

agertzen da.

Euskadiko Partidu Komunista (EPK) - “La Union”

sindikatua

Euskadiko Partidu Komunistaren (EPK) sorreraren testuingurua

hobeki ulertzeko, beharrezkoa da berriro ere PSOEk eta Euskal

Herriko elkarte sozialistak –Facundo Perezaguak 1886ko uztailaren

11n sortua– izandako bilakaera aztertzea. Lehen Mundu

Gerraren lehertzeak eta 1917ko iraultza sobietarraren garaipenak

ataka berri batera eraman zituen Europako alderdi sozialistak:

1889an alderdi sozialistek eta laboristek langile-mugimenduen

ekintzak koordinatzeko sortu zuten II. Internazionalera

atxikirik jarraitzea zen aukeretako bat; eta bestea, Komintern-era

elkartzea (Komunista Internazionalera), horretarako alderdi

berriak sortuz, langile-mugimenduari izaera oldartsuagoa emanez,

eta modu horretan, II. Internazionala kontrolatzen zuten

elementu berritzaileekikoa etetea.

PSOEko lerroetan ere izan zen eztabaida hau. 1921eko apirilean

afiliatu sozialista gehienek, 8.808 botorekin, II.

Internazionalean jarraitzea erabaki zuten, baina gutxiengo

zabal batek, 6.000 boto ingururekin, PSOErengandik banandu

eta PCE (Espainiako Partidu Komunista) sortzea erabaki zuen. Eta

hala, III. Internazionalera biltzea.

PSOEtik bereizitako ezpalekin osatu zen hasiera batean alderdi

berriaren zutabea, baina herriaren babes askorik gabe: ekintza

ugari antolatu arren, euren planteamenduak muturrekoegiak

ziren artean langile klasearen gehiengoarentzat.

1922an Eibar, Donostia, Pasaia, Errenteria, Irun eta Hernaniko

afiliatuek Gipuzkoako Federazio Komunista eratu zuten.

Nahiz eta, berez, alderdi politikoa izan, EPK-ko kideak lan

sindikalagatik nabarmendu ziren batez ere, UGTren eta CNTren

“lehiakide” izan arren.

Arestian, UGT sindikatuaz aritu garenean, aipatu dugu bazela

Langileen Zentro bat (Langile Elkarteen Lokala izenez ere deitua),

Magdalena kaleko 10.ean (Blas de Lezo kalea, egun).

Gertu, oso gertu zegoen Alderdi Komunistaren egoitza ere, kale

bereko 3. zenbakian. Lokal hori erabiltzen zuten UGTko afiliatuek

euren mitin eta hitzaldietarako, baina 1931ko maiatzaren

1eko festaren ospakizunen ondotik, desadostasun larriak sortu

ziren sindikatuko hainbat sekzioren artean –komunista joerakoak

ziren nagusi–, eta, ondorioz, UGTko kideek beste egoitza

batera jotzea erabaki zuten. Marina kafetegiko beheetara, hain

zuzen (gaur egun Iparra taberna dagoen horretara, Nafarroa

etorbideko 15.ean).

Partidu Komunista bera La Union, Pasaiako arrantza-langileen

sindikatuari estu lotuta egon zen hainbat urtez. Sindikatu honen

egoitza Illumbe etxarte estuan zegoen, Francisco Andonaegui

kaleko 21. zenbakiko solairuartean (gaur egungo Euskadi

Etorbidean, Caixaren bulegoa dagoen tokian). Hasiera batean

UGTri atxikita egon zen, baina gero Partidu Komunistak hartu

zuen bere kontrola. Juan Astigarrabia zen idazkaria, itzal handiko

kidea alderdian; idazkari nagusi izatera ere iritsi zen ondorengo

urteetan. Eta 1936an, J. A. Agirrek, “Erri Lan Zaingoko”

Kontseilari izendatu zuen bere gobernuan. Udal Artxibategiko

datuen arabera, 1936ko urtarrilean, 1.235 afiliatu zituzten San

Pedro inguruan, eta 85 Antxon. Egile batzuen arabera, ordea,

700 besterik ez zituen 17 .

Partidu Komunistaren ekarpenik handienetako bat autodeterminazioaren

gaiari buruz egindako analisia da. Euskal gizartean

Autonomia Estatutuaz hitz egiten hasi zen garaian, alderdiak

eztabaida zabaldu zuen bere lerroen artean. Eta bide horretan

hartutako lehen erabakia, 1935eko ekainaren hasieran, PCE-

EPK osatzea izan zen, partidu komunista nazionala eta klasekoa.

“Hasta el momento presente, ha sido el Partido Comunista de

España el único que con su programa de liberación nacional y

social, la luchado por el derecho de autodeterminación de las

nacionalidades oprimidas, incluso hasta su separación del Estado

español…

El Congreso Nacional del Partido Comunista de Euzkadi reconoce

plenamente la existencia de la nacionalidad vasca, expresada en

la comunidad de idioma, territorio, homogeneidad étnica, cultura

y, sobre todo, en la voluntad decidida de la mayoría del país, que

lucha por sus derechos nacionales frente al imperialismo español

que lo sojuzga en combinación con la burguesía vasca y los grandes

propietarios de Euzkadi…

La constitución del Partido Comunista de Euzkadi significa: impulsar

grandemente la lucha revolucionaria por la liberación nacional,

que constituye al mismo tiempo un factor decisivo para la

liberación económica y social de las masas de nuestro país frente

a la explotación de la propia burguesía nacional y del imperialismo

español opresor del pueblo vasco”.

Gipuzkoako gizartean ordezkaritza eskasa izanagatik ere,

PCE-EPK alderdiak paper garrantzitsua jokatu zuen gerraren

bilakaeran.

EAJ- PNV

1917-1918 aldera, euskal nazionalismoak etengabeko gorakada

izan zuen, eta gero eta gehiago txertatu zen langileen artean.

Oroi dezagun Solidaridad de Obreros Vascos sindikatua, geroko

ELA-STV, 1911n sortu zela.

Bilakaera azkar honek berriro ere tirabirak sortu zituen alderdiaren

barruan, batetik Madrildik abiatutako errepresio kanpainagatik;

eta, bestetik, alderdi barruko kritikengatik Bizkaiko

Diputazioko eta Bilboko Udaleko ordezkarien lana zela eta ez

zela. Horrek guztiak eztabaida kate luzea ekarri zuen posibilisten

eta independentisten artean. 1921ean, Comunión

Nacionalista Vasca delakoa bitan zatitu zen: aipatutako

Comunión delakoa batetik, eta, bestetik, talde independentistena,

Eusko Alderdi Jeltzalea izena berriro hartuta.

Primo de Rivera jeneralaren diktadura garaian (1923-1930)

batzoki batzuk itxi egin zituzten eta hainbat atxiloketa ere bai,

baina gainerakoan ez zen borroka askorik izan, eta EAJren taldeek

tokian-tokian egindako ekitaldiak ere ez zituzten debekatu.

Horrek guztiak lagundu zuen bi taldeen arteko liskar-giroa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!