11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

84 I

Partidu Komunistako kideak izan ziren, eta UGTkoak eta

CNTkoak. Sozialistak ez aipatzeagatik, haiek ere aritu baitziren,

nahiz eta ez besteak bezain nabarmen. PNVk, gure irudiko,

–eta berriro diot nik ez nituela ezagutzen alderdiaren

barrenak– denbora asko behar izan zuen erabakitzeko eta

zein jarrera hartu argitzeko” 33 . Lehen hilabete haietan, militante

jeltzaleek presoak zaindu eta elizkizunak bermatu besterik

ez zuten egin, baita zenbait komentu eta eraikin defendatu

ere. Hala froga daiteke Gelasio Aranbururen hainbat testigantzetan.

Hainbat duda-mudaren ondoren, militar matxinatuek ekitea

erabaki zuten, eta uztailaren 22an soldadu sail bat atera zen

Loiolako kuarteletatik Donostia hartzeko asmoarekin. Ez

zuten, ordea, hiriburua erabat kontrolpean hartu eta, ondorioz,

zenbait eraikinetan babestu behar izan zuten: Mª Cristina

Hotelean, Equitativa-ren eraikinean, Casinoan (Donostiako

udaletxea, gaur egun) eta Club Nautico-n. Biharamunean, eraikin

horietan zeudenak herri-milizien erasoetatik babesten

ziren bitartean, armadak beste saio bat egin zuen hiria kontrolatzeko,

baina oraingoan ere porrot egin zuen.

Altxamendua gertatu zen unean, errepublikarrek gerraontzi

bakarra zeukaten Gipuzkoa osoan: Torpedero Nº 3. Pasaiako

portuan ainguratua zegoen bukea, Amador Gonzalez-Posada

ontziko tenientearen agindupean. Uztailaren 22an, altxamendu

militarra gertatu eta lau egunera, hainbat arrantzale –gehienak

CNTko afiliatuak, EPK-ko eta UGTko militanteen eta

nazionalista bakan batzuen laguntzarekin– Lina arrantzontzira

igo eta kubiertaren azpian ezkutatu ziren. Ondoren, petrolioa

hartzera jo zuten CAMPSAra, eta Buenavistako moilatik igarotzean

torpederoa abordatu zuten. Gerraontzia menderatuta

–ontzikoek ez zieten aurre egin–, Lina ondoan hartu eta

Donostia aldera jo eta Kontxako badiatik tiro egin zuten Club

Nautico-ren eta Kasinoaren kontra. Bi eraikin horietan gotortu

baitziren frankistak. Gero, badiaren erdian zer-nolako arriskuan

zeuden jabetuta, Urumea ibaiaren bokalera jo zuten, eta

handik egin zuten su Maria Cristina Hotelaren kontra.

Biharamunean errenditu ziren hotel barrukoak, eta hurrengo

egunetan eman zuten amore besteek. Uztailaren 28an, altxamendua

gertatu eta sei egunera, Loiolako kuarteletan zeudenek

ere etsi egin zuten.

Torpedero Nº 3. ontziaz jabetzea ez zen erabakigarria izan

eraso faxista haiek azpiratzeko, baina, zalantzarik gabe, babes

handia izan zen Donostiako kaleetan, Errepublikari leial, matxinatuen

kontra borrokatzen ari ziren guztientzat.

Matxinatuek okupatutako eraikin horien aurka izan ziren

erasoetan hildakoez gain, lau arrantzale galiziar zeuden,

Galiziatik ihesi altxamendu militarraren lehen egunetan

Pasaiara iritsitako lau arrantzale: Manuel Ramos San Pedro,

Jose Lage Iza, Serafin Ubeira eta Clemente Queipo 34 .

Matxinoen kemena ahultzen ari zen: aurrez aipatutako eraikinak

errenditu ondoren, altxamenduaren aldeko militarrak

Loiolako kuartelean babestu eta itxi ziren, baina han ere amore

eman zuten azkenean, eta uztailaren 28an kanpora atera

ziren. Lehendabizi Diputazioan eduki zituzten preso, eta handik

Ondarretako espetxera eraman zituzten.

Matxinatuen gaineko garaipen erlatibo honek hauspotu egin

zuen Frente Popular-eko antolakundeen adorea, ia ezustean

egoera kontrolpean zeukatela konturatu baitziren. Egoera

horrek berak eta herritarrak antolatu beharrak Defentsa-

Batzordeak sortzea ekarri zuen, bai probintzia mailakoak eta

bai herri mailakoak. Batzorde horiek hartu zuten, hein handi

batean, Udalen eginkizuna.

Pasaian lau Komisariotzak osatzen zuten Batzordea: Gerra,

Gizarte-Ordena, Finantzak eta Hornidurak.

Bestalde, uztailaren 30ean Frente Popular-reko Batzorde bat

eratu zen; Errepublikaren Gobernuarekin leialak ziren joera

guztietako pertsonek hartu zuten esku batzorde horretan, hasi

PNVtik eta CNTraino. Batzorde horrek, Iñaki Egañak 35 kontatzen

duen bezala, “itxi egin zituen taberna eta elkarte guztiak;

doan jarri zituen ile-apaindegiak; susmopean zeuden bizilagun

guztien telefono-hariak eten zituen; lokalak eta autoak

konfiskatu zituen, baita sagardoa ere; jatekoa eta ostatua doan

eman zien milizianoei; kontrola ezarri zieten eskutitzei; isun

gogorrak egoera txarrean zeuden jakiak saltzen zituzten merkatariei;

arma biltegiak prestatu zituzten; barrikadetarako guardiak

sortu zituzten, eta abar”.

Abuztuaren 31n Hiritarren Guardien Polizia-Etxe bat ere

sortu zuten. Lucio Marcos (CNT), Isaac Oiartzabal (PNV) eta

Agustin Perez (UGT) ziren koordinatzaileak. Eta ikerketa-lan

honetan finkatu ahal izan dugunez, Salinas jauregia, erresistentziak

hartua, izan zen operazioen bihotza: han prestatzen

zituzten ekintzak eta lehergailuak.

Esperientzia autogestionario bat

Pasaiak Errepublikari leial iraun zuen bi hilabeteetan, CNT joerako

Avance Marino sindikatuak autogestio esperientzia interesgarria

gauzatu zuen: hainbat parejatan ateratzen ziren

arrantzaleak itsasora, zaurituei, gaixoei eta umeei jatekoa

ekartzeko.

Pasaia militar matxinoen esku erori aurreko egunetan, itsasontzi

gehienek Bilboko portura jo zuten. Eusko Jaurlaritza eratu

zenean, eta Jose Antonio Agirre Lehendakari aldarrikatu

ondoren, desadostasun handiak sortu ziren CNTren eta

Jaurlaritzaren beraren artean. “Jaurlaritzak ez zuen onartzen

euskal arrantzontzien autogestioa. Nola onartuko zuen, bada,

muinetaraino kapitalista zen Gobernuak cenetisten autogestioa?,

galdetzen zuen bere baitarako Manuel Chiapuso buruzagi

anarkistak. “Jaurlaritzak delegatu bat izendatu zuen ontzidiaren

jarduerak zuzentzeko, eta harekin bere onera etorri zen

zertxobait egoera. Baina hara non agertu ziren Pasaiako armadoreak.

Honek atsekabetu egin gintuen izugarri, zeren,

Jaurlaritzak autogestioa onartu izatera, erakutsiko baitzukeen

euren gizarte-politika prest zegoela ontzat emateko

Gipuzkoan sortutako egiturak” 36 .

Irungo frontea

Molaren planei jarraiki, hiru zutabe abiatu ziren Iruñetik,

bakoitza bere hegaletik Gipuzkoa aldera, menpean hartzeko

asmoarekin. Zutabe nagusia, ia bi hilabete geroago Pasaian

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!